ELA Sindikatua.- Bi bilera bilera bera direnean. Irailak 20ean IISS enpresarekin Hondarribiko udaletxeko azpikontrataren langileen ordezkariek bilera eduki dugu berriro ere LHKn.
Bilera aurretik guk planteatutako proposamena helarazi genien. Proposamenean zenbait mugimendu bidaltzen genituen, akordioa erraztu zezaketeelakoan. Enpresa on line konektatu da eta galdera pare bat egin ondoren , beste proposamen bat egingo dutela esan digute, hurrengo bileran.
Hori iada ile hartze definitiboa izan da. Nahiz eta aurretik proposamena eduki, beraiek ez dute kontra proposamenik ekartzen, beraz, bilera bere hortan geratzen da. Errespetu falta totala.
Denbora beren alde dute, eta hori baliatzen ari dira. Bost axola die grebak aurrera jotzea.
Bi bilera batean du izenburua idatzi honek. Izan ere, atzo irailaren 19an, udal ordezkaritzarekin egon bait ginen bilduta. Bilera hortan udala enpresarekin guztiz lerratuta ikusi genuen.
Arazoa langile eta enpresaren artekoa dela, eta beraiek ez dutela parte hartuko esan ziguten. Gu iristeko akordio batera.
ELAtik jarrera hori salatzen dugu: azeria oilategia zaintzen jarri, eta ondoren azeriarekin guk negoziatu behar, udala eroso dagoen bitartean.
Enpresak urte beteko kontratua prorogatu nahi du. Horregatik utzi du arazoa usteltzen eta horregatik ari gara honekin bueltaka. Udalak aldiz, ez ditu plegu berriak egin nahi. Hortxe elkarlana. Eta tartean langileak beren eskubideen alde borrokan.
Langileok badakigu bi baten kontrako borroka baten aurrean gaudela, baina indarrez eta kemenez lepo gaude eta borrokan jarraituko dugu.
Hurrengo bileraren data jartzear dago oraindik.
- Egutegia
- 153 irakurketak
- Castellano