Sareren San Tomaseko Futbito Txapelketa bueltan dator

santo tomas fulbito txapelketa 2022

Abenduaren 17 eta 18an jokatuko da sailkapen fasea, eta abenduaren 21ean, San Tomas egunez, finalaurrekoak eta finala.

2019koa, 25 urte eta gero lehen aldiz, arrakasta handiarekin ospatu eta gero, 2020ko geldialdi behartua pasata eta 2021ean murrizketekin egin ondoren aurten indar eta gogo betez ekiten diogu aldarrikapenez, kirolez eta bestaz bustitako ekimenari.

Etxera bidea gertu dugun honetan, urratsak eman behar direla aldarrikatzen dugu. Elkarbizitza demokratiko baterako ezinbestean presoen aferari irtenbide bat eman behar zaio, salbuespen espetxe politika desegin eta presoen eskubide guztiak bermatu behar dira.

Aurten ere gure eskualdean elkarbizitzaren alde lan egiten duen elkarte bati San Tomas saria emango diogu. 2022an “Gure esku” plataforma izango da gure errekonozimendua jasoko duena herri honen eta elkarbizitzaren alde egiten duen lanagatik.

Izen ematea

Dagoeneko izena emateko aukera izango dute taldeek honako galdetegi hau beteta: https://labur.eus/gLJD8. 10 euro ordaindu behar dira jokalariko. Jokalariek kamiseta eta kirolasegurua izango dute; gainera, sari paregabeak izango dira irabazle eta parte-hartzaileentzako. Partida guztiak Uranzu pilotalekuan izango dira, eta kanporaketa sistemaren bidez sailkatuko dira taldeak. Abenduaren 17 eta 18an, goiz eta arratsaldez izango dira lehiak. Finalaurrekoak eta finala, berriz, 21ean, arratsaldez izango dira.

Taldeak zortzi eta hamabi lagun artekoak izango dira, eta 18 urte beharko dira jokatzeko. Partidan zehar, berriz, bost jokalarik eta atezainak jokatuko dute.

Informazio gehiago posta elektroniko honetan: torneosantotomas@gmail.com

Etiquetas: