Abotsanitz Udal Taldea.- Abotsanitzek negurako, udal gobernuari Kasino Zaharra ireki zezan exigitu bazion ere ez dute egin, ezta udako beroaldian ere.
1980. hamarkadatik betetzen zuen Kasino Zaharrak Adinekoen Etxearen funtzioa. Pandemia garaian, 2020. urtean, itxi zen eta geroztik itxita jarraitzen du inolako arrazoirik gabe.
Publikoa den eta aurrekontu publikoa duen eraikin honen zerbitzua irekitzea ezinbestekoa dela iritzi diogu, adineko pertsonek dituzten beharrei erantzuteko; elkartzeko gunea da, autonomia ahalbidetzen du, gune osasuntsua da, eguzki izpi eta bero zakarretik babesa eskeintzen du, …
Gizatasunez jokatzeko eskatzen diegu Txomin Sagarzazu alkate jaunari eta Gizarte Zerbitzuetako Gotzone Larrarte zinegotziari ere. Ez dezatela gehiago atzeratu beraien ardurakoa den eginbehar ezinbesteko hau.
Hondarribiko udalak pertsonak zaindu behar ditu, bereziki zaurgarrienak, eta maitasunez lagundu behar ditu. Kasu honetan adineko pertsonek udako beroaldi garai hauetan gune seguru eta babestuan egoteko zerbitzu publikoa eskaintzea eskatzen diogu Gobernu Taldeari.
- Egutegia
- 275 irakurketak
- Castellano