EHPMko Emakumeen II Batzarra

EHPMko Emakumeak prentsaurrea legebiltzar aurrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeak.- Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko emakumemeak batu gara Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean bigarren Batzar Nagusia egiteko. Jendartean hainbeste keska sortzen duen prekaritatea izan da batzarreko berbagai nagusia.

Jakina da prekaritateak hainbat ertz desberdin dituela eta pertsona nagusiak ez ezik gainontzeko guztiak ere kolpatzen dituela. Baina emakume nagusien kasuan prekaritatea egoera zehatz batzuk eraginda etorri da. Gaurkoan “prekaritateak emakume nagusiengan duen eragina”, “alarguntza-pentsioaren oraina eta geroa”, “etxeko langileen eta emakume migratuen egoera” eta “prekaritatea lan feminizatuetan” izan dira hausnaketarako gaiak.

Egoera prekarioen sorreran arrazoi unibertsalak daude, besteak beste, krisi sistemikoa edota ,oro har, krisiak. Krisi sasoi bakoitzak herritarrontzat atzera pausua dakar, artean izan ditugun eskubide batzuk galtzea dakar. Gainera zenbat eta eskubide gutxiago izan orduan eta galtzaileago atera eta multzo honetan gaude emakumeok.

Gaur egun emakume nagusi askok bizitzeko baldintza eskasak dituzte. Datuak begiratzea baino ez dago. Pentsio eskasak dituztenak asko dira Euskal Herrian. Egoera hauek gaztetatik, helduarora eta nagusiak egin arteko bizitzat sortu die, hain zuzen, prestigio gutxiko lanak egiteak, enplegu prekarioa izateak, soldata kaxkarrak, zaintzaren beharrak eragindako lanpostuak partzialki edo behin betiko uztearen derrigortasunak eta abar. Gaur egun ere lan hauetan gehienak emakumeak dira, eta, besteak beste, lan hauek egiten dituztelako ere, izan dira eta dira/gara sostengua etxe barruetan eta etxetik kanpo. Beraz, zera exijitzen dugu:

  • Genero-arrakala dezager dadin neurriak hartzea.
  • Gaur gaurkoz gutxienezko 1.080€-ko pentsioa eta 1.200€-ko soldata.
  • Alarguntza pentsioa %100ean kobratzea.
  • Pentsioak KPI erreala arabera igotzea.
  • Eros maila berreskuratzea.
  • Bizi-baldintzak duinak, justuak eta nahikoak behar ditugu ezinbestean.

Prekaritateak, egoezina, antsietatea, beldurra etorkizunari, ere sortzen ditu. Baina prekaritate egoera larri honek borrokan jarraitzeko grina sortu behar digu. Egoera eraldatzeko kalean jarraituko dugu, interpelatzeari ez diogu utziko. Eragile, talde edo kolektibo desberdinak komunean ditugun keskak eta arazoak hartuta konfluentziara jo behar dugu. Eraldaketarako hartu beharreko erabakiak hartu arte ez dugu etsiko. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeok prekaritateari aurre egiteko borroka modu berriak bilatuko ditugu.

Azaroaren 25ean ere, emakumeen kontrako indarkeria desagertarazteko, kalean, borrokan ikusiko gaituzue.

ABERASTASUNA BANATU

PREKARITATERIK EZ EZ SOLDETETAN EZTA PENTSIOETAN ERE!!

GORA EMAKUMEAK

EHPMko Emakumeen II Batzarra

Etiquetas: