Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak prentsaurrekoa eskaini du gaur Kasino Zaharrean. Pandemia zela-eta 2020ko martxoan udal eraikinak alkate dekretuz itxi ziren, eta harez geroztik ireki ez den eraikin bakarra da atzean dugun hau, Kasino Zaharra Adinekoen Ertxea. Botere publikoek zahartzen ari diren pertsonen segurtasuna eta gizarteko inklusioa bermatu behar duten arren, hain juxtu, pandemiak gehien kolpatu dituzten hondarribitarrei zerbitzua ematen dien eraikina da ireki ez duten bakarra.
2021 urtean zehar behin baino gehiagotan aldarrikatu zuen Abotsanitzek udal eraikinak ireki behar zirela. Udal eraikinen irekitzea beharrezkoa zela udalak herritarrei zerbitzuak ematea bermatzeko.
Ez guk nahi genuenean baina dagoeneko ireki dituzte ia guztiak, denak Kasino Zaharra izan ezik. Ez dago arrazoi objektiborik itxita mantentzeko. Udalbatzetan galdetu izan dugunean ez dugu erantzun zehatzik jaso.
2022ko aurrekontuan kapitulu berezitua du Kasino Zaharrak, eta bertan irekita edukitzeak eragiten dituen kostuei erantzuteko behar diren kopuruak jasota daude. Hau da, eraikin publiko hau irekita egotea aurreikusten da Udalean.
1980ko hamarkadatik betetzen du Kasino Zaharrak Adinekoen Etxearen funtzioa, eta ordutik bere funtzio hori bete du. Orain arte. Pandemiagatik itxi zen, bai, baina pandemia eta gero itxita jarraitzen du, eta ez dago itxita mantentzeko arrazoirik.
Eta ez da gure eskaera soilik, herritarrek ere eskatu digute. Kalean bolo-bolo dabil eskaera hori. Honakoak dira kalean bildutako sentipen batzuk:
Nos tratan como si fueramos invisibles.
No se puede explicar lo que sentimos ahora quienes quedaban para dar un paseo hasta Kasino Zaharra y tomar allí un aperitivo, jugar a las cartas, practicar actividades como gimnasia, tai-chi, excursiones...
Esa actitud crea el sentimiento de incompresión total hacia los mayores, nos genera más soledad, carencia de relaciones sociales, vacíos psicológicos.
Hirugarren Adineko pertsonentzat elkargune delako. Haien autonomia ahalbidetzen duelako. Gizarte integrazioa errazten duelako. Bakardadeari aurre egiten laguntzen dielako. Bizitu duten eta bizitzen ari diren karga psikosoziala arintzeko balio duelako. Pandemia garaian fisikoki eta psikologikoki gehien sufritu dutenak ere direlako, Kasino Zaharrak irekita behar du.
Udalak zahartzen ari diren pertsonen autonomia eta independentzia sustatu behar du; horretarako, pertsonei beren bizi-proiketuari buruzko erabakiak hartzen lagunduko dieten zeharkako prebentzio politikak ezarri behar ditugu.
Horregatik guztiagatik, Kasino Zaharra Adinekoen Etxea berehala irekitzeko exijitzen diogu udal gobernuari, eraikinak bere izaera edo funtzioa bete dezan.
- Egutegia
- 294 irakurketak
- Castellano