Osasun Bidasoa Plataforma.- Osasun Bidasoa plataformatik eskerrak eman nahi dizkiegu joan den larunbaterako Irunen deitutako manifestazioan parte hartu zuten milaka lagunei, eta zorionak eman nahi dizkiegu herritarrei ere, gai honetan parte harizeagatik.
Herritarrengandik jasotako babes handiak indar handiagoa ematen digu borrokan jarraitzeko, eta zilegitasuna ematen digu Bidasoko Ospitalerako onena lortzeko, hau da, gure eskualdeko osasun publikoarentzat onena lortzeko.
Manifestazioan agertutako herritarren eta erakundeen aldarriaren ondoren -izan ere, Irungo, Berako, Lesakako, Arantzako, Igantziko eta Etxalarko udalek, eta Hondarribiko talde politiko guztiek -EAJk izan ezik-, publikoki adierazi dute gure aldarrikapenen alde daudela. Espero dugu, edo, hobeto esanda, EXIJITZEN dugu guri entzutea eta, batez ere, Bidasoa eskualdeko udalerriok ERRESPETA GAITZATEN.
Eskualdeari entzuteko eta eskualdea errespetatzeko modu bakarra bloke kirurgikoa berritzeko egungo proiektua geldiaraztea da, eta ez uztea eskualdea ebakuntza -gelarik gabe obra horiek egin bitartean, eta esertizea udal guztiekin, osasun-langileekin, elkarteekin, gizarte-mugimenduekin eta abarrekin hitz egiteko asmoz; azken batean, mahai bat abian jartzea eskatzen dugu, gure eskualdeko eragile guztien esku-hartzeaz gure eskualdeak merezi duen Ospitalea izan dezagun. Ez dugu besterik eskatzen, gizarteak eskatzen duena bakarrik, joan den larunbatean Irungo kaleetan egiaztatu ahal izan zen bezala.
HANDITU, BERRITU, HOBETU SOS KIROFANOAK, ERRESPETATU BIDASOA!!!
- Egutegia
- 352 irakurketak
- Castellano