Langile batzordea.- Aurreko azaroak 7an Samyl enpresarekin (Irungo udaletxearen egoitzak garbitzen dituenarekin) negoziaketa bilera genuen. Gure proposamena urrun omen zegoen , bilerara ez bertaratzea erabaki zuen eta kontraproposamena bidaliko zigutela esan.
Orduztik, nahiz eta egunero galdegin diogun Samyl enpresari zer pasatzen den kontraproposamenarekin, dena ezezkoa eta "bihar bidaliko" dizuet izan da.
Langileen ordezkaritzari errespetu minimoa ez dio enpresa honek. Enpresaren arduraduna Madriden dago.
Ez gaitu harritzen horrelako enpresetan horrelako jarduera lotsagabeak ikustea. Harritzen gaituena da Iruneko udaleko Gobernu taldeak gisa honetako portaerekin daukan eskuzabaltasuna.
Udala deitu genuenean, ia ia berari ez molestatzeko esan zigun.
Kontua da udalak plegu berriak atera nahi dituela, eta enpresa horrekin jokatzen ari da.
Langileen batzordetik Udalari dei egiten diogu plegu berriak ez daitezen baldintza berdinetan atera, horrek langileak prekarietatera kondenatzen bait ditu.
Inguruko udaletan garbitzaileen lan baldintzak %20, %15 inguru hobetuko dira. Irungo Udalean zergatik kondenatu miseriara? Zergatik Samyl bezalako enpresek nahi dutena egin dezakete? Diru publikoarekin negozio ikaragarria egiten dute Samyl bezelako enpresek langileei errespetu minimoena gorde gabe.
- Egutegia
- 175 irakurketak
- Castellano