"Inposaketa, negoziaketa eza eta inpunitate sentsazioa"

imagen

ELA Sindicatua.- Urriak 24ean, ISS Facility Services enpresarekin bilera eduki dugu berriro ere. Urriak 10ean enpresak egin zuen proposamena langile guztiekin konpartitu genuen (grebalari zein ez). Langileek ez dute bere egiten proposamena.

Guk jarraitzen dugu eskatzen eros ahalmenaren ez galtzea, lizentzia eta baimenetan hobekuntzak eta beste zenbait gauza. Enpresak gure eskariak “erokeriatzat” hartu ditu.

Enpresaren jarrera ez dugu ontzat ematen. Negoziaketa dilatatu besterik ez dute egin. Udaleko Gobernu taldeak (EAJ) gainera saritu egin du ISS Facility Services moduko enpresa bat beste urte betez kontratua luzatuz baldintza berdinetan. Honek gatazkaren luzaera betikotu besterik ez du egingo.

Negoziaketa mahaian ikusi ahal izan dugu antzerki baten aurrean egon garela, udal Gobernu taldea izan dutelarik gidoigile. Denbora propio pasatzen utzi dute, sasi negoziaketa egiten aritu dira kontratua berritu dieten arte. Udalaren babes osoa eduki dute, eta horri esker edukirik gabeko bilerak eraman ditugu aurrera.

Gure proposamenei behin eta berriro ezetz esan ondoren, “surrealista”, “ardura gabe”, “irreal” deitu ondoren, idatziz pasatzeko eskatu digute. Guk horrela egingo dugu, baina badakigu alperrik ari garela. Urriak 28an bilera bat egingo dugu, edukirik egon ezean, zuriketa ariketa soil bat besterik ez da izango. Enpresak bere itxurakeriarekin jarraitu ahal dezan, udalak zerbait egiten duenaren itxurari eusteko duen aste mugituaren aurrean.

Ez ohiko garbiketa dela eta, grebalariok esaten dugu, nola ez, legea beteko dugula. Badakigula zeintzuk diren joko arauak eta betetzea besterik ez dagokigula. Ez enpresak bezala. Abuztuaren 30eko zerbitzu minimoen dekretuan jasotzen zuen zerbitzu minimoak ezarri aurretik alderdi sozialarekin (gurekin alegia) kontrastatu behar zuela. Ez hori bakarrik, era berean esaten zuen zerbitzuak “rotatorioki” egin behar zirela. Enpresak esan du 9 hilabeteko txandetan egingo dutela.

Bilatzen duten bakarra da lanean ari diren langile horien higatzea eta zigortzea, eta dekretuaren ez betetzea. Honen aurkako demanda sartua dugu, eta epaiketa azaroaren 30ean izango da. Herri osoak jakin dezala hau dela ISSren jokabidea: inposaketa, negoziaketa eza, inpunitate sentsazioa.

Beraz, langileok, osteguneko udalbatzaren harira udaletxe azpian protesta egingo dugu 18:00etan hasita, ez dugulako nahi baldintza berdinetan kontratua luzatzerik, eduki onak dituen Hitzarmena sinatu nahi dugulako eta lanera bueltatu!

Etiquetas: