Hondarribiko EH Bilduk ez du sinatuko A25eko adierazpena

Logotipo EH Bildu Hondarribia

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko urriko udalbatzan EH Bilduk emakumeen aurako biolentzia desagerrarazteko nazioarteko eguna zela eta aurkeztu zuen adierazpenaren proposamena. Tokiko gobernuaren aldetik esan ziguten hobe zela adierazpena adostea eta denon artean sinatzea. Hori horrela gure proposamena bertan behera laga genuen.

Igarotako astea hauetan ez dugu aukerarik izan gaiari buruz hitz egiteko, ez negoziaziorik ez berariazko proposamenik. Orain eskatu digute EUDELen adostutako adierazpena sinatzea. Ez dugu sinatuko.

Ez dugu sinatuko proposamenak egiteko aukerarik izan ez dugulako.

Ez dugu sinatuko Hondarribiak berdintasun teknikaririk ez duelako.

Berdintasun teknikaririk ez duen Gipuzkoako udalerri bakarra delako.

Ez dugu sinatuko berdintasun printzipio defendatzen dugulako, jaietan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna, esaterako.

Ez dugu sinatuko Hondarribiko Tokiko Gobernuaren portaera zuritu nahi ez dugulako.

Horregatik, eta emakumeen kontrako biolentzia ororen aurka gaudelako, ez dugu sinatuko.

Etiquetas: