Elkarretaratzea egingo dute astelehen eguerdian, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta.
LAB Sindikatua.- Beste lan-istripu hilgarri bat deitoratu eta salatu behar dugu, kasu honetan Irungo Arbes auzoan. 45 urtetako X.L.L. eraikuntzako langilea altueratik erori da birgaitzeko lanetan ari zen eraikinean, hirugarren pisu batetik eta azpian zeuden langileak harrapatuz.
Construcciones Arixu enpresakoa zen hildako langilea. Berriro ere beste istripu hilgarri bat eraikuntzaren eta birgaitzearen sektorean. LAB sindikatutik gure elkartasuna adierazi nahi diegu langilearen familiari, gertukoei eta langileei.
Egoera horren aurrean, norbaitek sinets al dezake kasualitatea edo zorte txarraren aurrean gaudenik? Administrazioei, lanistripuen eta lanbide-gaixotasunen gaitz horri aurre egiteko azalpenak eta berehalako neurriak, kontrol handiagoa eta politika zehatzak eskatzen dizkiegu.
Hildako langile berri horrekin, gutxienez 5 langilek galdu dute bizia aurten Euskal Herrian, 2022tik 26 egun daramatzagunean, eta horietatik bi eraikuntza eta birgaitze sektorekoak dira.
Erakundeei, azalpenak eta altuerako lanetarako plan espezifiko bat eskatzen dizkiegu eraikuntza eta birgaitze sektorean, beharrezko neurriak har daitezen eta benetako prebentzio-politikak egin ditzaten. Sektoreak eta langileek ezin dute egoera hau normaltzat eman ezta honetara ohitu ere.
Azkenik, dei egiten dugu hurrengo orduetan deitu ahal izango diren eta langileen segurtasuna eta osasuna defendatzea lehentasun izango duten salaketa-mobilizazioetan parte hartzera.
- Egutegia
- 254 irakurketak
- Castellano