Garbitzaileek "ez gure izenean" esan dute

imagen

ELA Sindikatua.- Herenegun gauean, arratseko 20:30etan langileen ordezkariek dei bat jaso genuen. Hondarribiko lehen alkate ordea zen esanaz jaso zuela gure proposamenaren e-mail bat eta horren inguruan hitz egiteko.

Guk atzoko 8:20etan jarri dugu hitzordua eta bertara lehen alkate ordea eta hirugarren alkate ordea etorri dira Ez ohiko dei batek agian ez ohiko aurrera pausu bat ekar lezake pentsatu genuen. Kamuts.

Bildu gara, gure posturak berriro ere argitu ditugu eta galdetu dugunean zer eduki bereizgarri eduki lezakeen gaurko bilerak, ez dugu erantzun zehatzik jaso.

Horregatik, salatu nahi dugu eta atzoko guraso bilera eta gaurko udalbatza baino lehen adierazi nahi dugu:

  • Ez dezatela gure gaurko bilera erabili gurekin harremanetan daudela esateko.
  • Bitartekari lana ez dela baten mezuak besteari pasatzea, hori guk ere egiten dugula.
  • Gobernu taldearen ardura litzakeela orain arte zerbitzua prestatzen ari den enpresa presionatzea negoziaketa aurrera eraman dezan. Guk kontrakoa ikusten dugu, presionatzetik urrun, beste urte betez alfonbra gorria jarrita kontratua berritu dietela.
  • Ez gaitzatela erabili erreala ez den negoziaketa bat dagoela ikus arazteko.
  • Enpresak badakiela Udal ekipo Gobernuaren babesa duela eta eroso dagoela.
  • Azken orduan inprobisatutako keinu bat egin dutela gaurko bileraren aurretik beraien orain arteko jarrera zuritzeko.

EZ GURE IZENEAN!

Etiquetas: