Eskutitza irekia Legebiltzarreko Talde Politikoentzako

imagen

Euskal Herriko Pentsioduen Mugimendua.- Abenduaren 22an, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea bozkatu zen EAEko Legebiltzarrean, eta gaur, hilaren 23, EAEko 2023ko Aurrekontuak bozkatuko dira.

Onartu eta baztertutako zuzenketei buruz dugun ezagutzarekin gure kezka helarazten dizuegu, b1 osoko bilkurak aukera galduak baitira politika publikoak funtsean aldatzeko; pertsona gutx1 batzuk soldata, pentsio eta zerbitzu publikoen kontura gero eta aberatsagoak izan daitezen egindako politika publikoak. Lege bat eta bestea politika horien jarraitzaileak dira, eta funtsezkoena alde batera uzten dute, pertsonei bizibaldintza duinak bermatzea.

Diru-sarrerak Bermatzeko Legeari dagokionez, prestazioa eskuratzeko behar diren baldintzak mantentzen dira, 18 urtera luzatzea izan ezik, eta prestazioen errebalorizazio-1rizpide berri bat aplikatuko da, ez da berreskuratzen LGSa prestazioaren erreferentzia, 2008ko Legean jasota zegoen bezala. Era berean, baztertu egingo da gutxieneko pentsioa hilean 1080 eurora osatzea planteatzen zuen zuzenketa, 14 ordainsaritan, eskubide indibidual gisa eta ofizioz. Pozten gara gutxienez alderdi politiko batek gure eskaria jaso duelako.

Hala ere, zenbatekoak behin betiko onartzea martxoan zehaztuko da, 2023ko urtarrilera arteko atzeraeraginezko ondorioekin aplika daitezen. Pentsiodun batentzat, prestazioa 1013 eurokoa (hamabi ordainsari) edo 868,28 eurokoa (hamalau ordainsari) izango da, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren eta DSBEaren gainerako baldintzen arabera, eta hori oso urrun geratzen da gure eskaeretatik eta egungo gizarte-larrialdiko egoeratik.

Jakina, eskubide indibidual gisa eta araudi propio batekin, 1080 euroko gutxieneko pentsioa 14 ordainsaritan osatzea lortzeko gure asmoak ez dituzte aintzat hartu Jaurlaritzako alderdiek, nahiz eta haiekin harremanak izan.

EAEko 2023rako aurrekontu-proiektuan ere ez da inolako aurrekontu-partidarik jasotzen pentsiodunei 1080 euroko gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko, pentsiodunen erdia baino gehiago kondenatuz bizi-baldintzak okertzera, osasuna lortzera, elikadura osasuntsua izatera, mendekotasuna artatzeko zerbitzuetara eta etxebizitza erosoetara.

Prezioen (finantzen eta energiaren sektorea) igoera neurrigabearen erantzuleak mozkin errekorrak lortzen ari badira, kapital edo sozietateen errentek zergak ordaintzen ez dituzten edo lan-errenten oso azpitik egiten duten iruzur fiskalak jarraitzen badu, eta EAEko Gobernuak urtero 500 milioi euro gastatu gabe uzten baditu, arazoa ez da dirurik ez dagoela, arazoa da ga1zki banatuta dagoela; arazoa hori posible egiten duten politikak dira.

MPEHek politika horien aurkako gure gaitzespen irmoena helarazten diegu, eta EAEko Legebiltzarrari exijitzen diogu herritarren beharrei lehentasuna eman diezaietela eta pertsona guztiei bizi-baldintza duinak bermatzea.

Berehala gutxieneko pentsioa 1080 euroraino osatzea eskatzen dugu eta hori lortu arte mobilizatzen jarraituko dugu.

Aberastasunaren bidezko banaketa; soldaten eta pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea

1080 euroko gutxieneko pentsioa!

Berdin dio nork gobernatu, guk pentsioak defendatu

Etiquetas: