EAEko Auzitegi Nagusiak beilatokia eraikitzeko obra baimena bertan behera utzi du

Gabarrari Beilatokia

Abotsanitz.- Abotsanitzek ohartarazi zituen arriskuak berretsi ditu, beste behin, epaileak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, martxoaren 22ko 175/2022 epaian, Gabarrari kaleko 1 zenbakiko beilatokia eraikitzeko lizentzia zuzenbidearekin bat ez datorrela adierazi du, eta administrazio-espedienteko jarduketak atzeratzea erabaki du, Udalak 1997ko arau subsidiarioen araubide juridikoaren pean beilatokiaren lizentzia-eskaerari erantzun diezaion.

Abotsanitz talde politikoak egindako ohartarazpenen ondoren, Hondarribiko Udalak Inmorekalde 21 SLri obra-lizentzia ematea erabaki zuen 2018an, Gabarrari kalean zalantzazko lege-oinarria duen beilatoki bat garatzeko, leku horren berezitasunak direla eta, itsas arrantzako jardueretarako bideratua zelarik, Hondarribiko Udalaren osoko bilkuraren akordioaren arabera.

EAJko gobernu-taldeak ukatu egin zituen Udalean aurkeztutako alegazio guztiak, eta partikular batek jarri zuen demanda Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Azkenik, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak atera dizkio berriro koloreak Hondarribiko Udalari, zeinek uneoro defendatu duen baimenaren legezkotasuna.

Gogoratu behar da ibilbide horretan enpresa sustatzaileak beilatokia eraikitzeko obrak egin dituela, eta orain linbo juridiko batean geratzen dela, lizentzia ez datorrelako bat zuzenbidearekin, eta administrazio-espedientea berriro izapidetu behar delako Arau Subsidiarioen oinarriarekin; izan ere, horiek ere ez lukete baimenduko proposatutako xederako eraikin bat egitea; hau da, tanatorio bat.

Beraz, Abotsanitzek eskatzen du ez dadila Hondarribia izan epai honen ondorioen erantzule, baizik eta erabaki okerra hartu zuten agintariak arduratu daitezela epai honen ondorioez.

Etiquetas: