Udal eraikinetako garbitzaileen mobilizazio berriak, lan hitzarmenaren "negoziazioa blokeatuta" dutela salatu

irudia

Langileen Komitea.- Udaletxeko eraikinen garbiketa egiten dugun azpikontratako langileak nazkatuta gaude. Hilabeteak daramatzagu benetako negoziaketa bat bilatzen, baina alderdi guztiek entzungor egiten dute.

Batetik, enpresak jarrera inmobilista bat agertzen du. Asko jota %2ko igoera txatxu bat eskeintzen du, bizitza inoiz baino gehiago garestitzen ari den hontan. Udaletxeak bere aldetik, arazoa berea ez balitz bezala jokatzen du. Nahiz eta negoziaketa aurrera eramateko giltzetako bat berak eduki, azpikontrata eta langile arazo bat balitz bezela jokatzen du.

KPIa inoiz baino gehiago igo da, baina ez da gure kezka bakarra. Iruneko udalean, sektore feminizatuek maskulinizatuekin daukan aldea ezabatu nahi dugu.

Beraz, batetik langilegoaren ez pobretze bat bilatu behar dugu negoziaketa honetan. Bestetik, soldata arrakalarekin amaitu nahi dugu.

Eta bitartean, negoziaketa blokeatua dagoenez, hiria blokeatuko dugu langileok.

Hasteko, apirilaren 29an kontzentrazio zaratatsua egingo dugu San Juan Harria plazan, udaletxeko plenoa dagoela aprobetxaturik, entzun gaitzaten.

Astelehenean, maiatzaren 2an, goizeko 9:00etan Udaletxetik martxa motel bat egingo dugu Kolon pasealekuan gora eta behera, berriro udaletxe parean amaitzeko.

Batu gure borrokara!

Etiquetas: