Gaur onartu da, aho batez, Almudena Grandes idazlearen omenezko plaza bat, Irungo erdigunean. Carlos Blanco Aginaga liburutegiaren inguruan.
Eskaera hiriko hainbat elkartek egin zuten aurtengo otsailaren 25ean. Elkarte horiek pozik daude Irungo Udalak hartutako erabakiarekin.
Txingudiko Elekarte Feminista, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea, Emakume eta Zinea Kultur Elkartea, Bidasoa Aldeko Elkarte Feminista eta Asociación Republicana duela hilabete batzuk mozio bat aurkeztu genion Irungo Udalari Almudena Grandes idazlearen oroimena ohoratzeko. Pozik gaude gaur, azaroak 25, Udalbatzak aho batez hartu duen erabakiarekin, hau da, gure hiriko erdiguneko gune bat eskaintzea, Carlos Blanco Aginaga liburutegiaren inguruan.
Gure ustez, espazio hau Almudena Grandes Plaza izendatzeko ekimena Almudenak bere bizitzan eta obran (feminismoa, memoria demokratikoa, elkartasuna, emakumeek historian izan duten papera aldarrikatzea, errepublikanismoa) gorpuztu zituen balio zibikoen merezitako aintzatespena da. Guk, Irungo emakume eta feministek, aitortzen eta partekatzen ditugu balio horiek, eta gure hiriak historikoki ordezkatu dituenei lotuta daude.
Eskerrak eman nahi dizkiegu talde politiko guztiei gure proposamenari emandako babesagatik, eta espero dugu ekimen honek emakumeek gure gizartean eta hirian duten paperari buruzko sentsibilitate eta kontzientzia handiagoa indartzen lagunduko duela.
Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko
- Egutegia
- 163 irakurketak
- Castellano