Amatasunak feminismotik

imagen

Parean Elkartea.- Amatasunaren gaiari eutsi eta ikuspegi feministatik lantzeko asmoz Atsolorra proiektua garatu dugu Parean Elkartean. Emakumeekin hainbat saio egin ditugu eta ia 150 emakumek osatutako inkesta bat jarri genuen abian.

Bertan, 30 galdera baino gehiagorekin, kontziliazioaz, indarkeria sinbolikoaz, indarkeria matxistaz edota sexualitatearen inguruan galdetzen genien. Orain inkesta horien emaitzekin Amatasuna feminismotik ikerketa egin dugu.

Ikerketaren emaitzak azaroan Donostiako Tabakaleran izandako (Ez) amatasunak feminismotik jardunaldian aurkeztu genituen eta orain, komunikabideen esku jarri nahi ditugu.

Etiquetas: