Hondarribiko udaletxeko garbitzaileek uztaila eta abuztuan greban jarraituko dute

imagen

ELA Sindikatua.- Ekainak 29ko negoziaketa bilerara enpresa esku hutsik etorri da eta kontraproposamena irailak 8an egingo dute.

Emakume hauen grebak egunak pilatuz jarraitzen du. Oraingo hontan, beste bi hilabetez jarraituko dute greban, abuztuak 31 arte.

Ekainak 29an enpresarekin bilera eduki ondoren, erantzuna irailaren 8rako utzi du. 47 greba egun ondoren, enpresaren jokarera lotsagarria iruditzen zaigu. Inpunitate osoz gatazka luzatzeko daukan jarrera salatu nahi dugu. Hondarribiko udaletxeari ere galdetu nahi diogu ea hau den gatazka konpontzeko bidea.

Langileak kementsu daude, eta Hondarribiko udarako eskaparatea baliatuko dugu ikusarazteko zein den udaletxearen azpikontratan lanean ari diren emakumeen egoera.

Argi esan dugu irailaren 1ean greba mugagabea deituko dugula, eta enpresak ez du txintik ere esan, eta irailaren 8an elkar ikusteko esan du.

ELAtik ISS azpikontrataren jarrera salatu nahi dugu eta Hondarribiko udaletxearen konplizatatea egoera hau onartzeagatik.

Etiquetas: