EH Bilduk Irungo udal aurrekontuen aurka bozkatuko du

Concejales EH Bildu Irun

EH Bildu Irun.- PSEk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako aurrekontuek herritarren beharrei erantzuten ez dietela deitoratu du EH Bilduk, eta udal aurrekontuen aurka bozkatuko duela iragarri du.

Bihar 2023rako Udal Aurrekontuen Osoko Bilkura egingo da. Bertan, 90 milioi eurotik gorako aurrekontua onartuko da, aurreko urteko kontuekiko %9,3ko igoera suposatzen du horrek. Izan ere, koalizio abertzalearen arabera, funtsezko arloetan ez da igoera esanguratsurik aurreikusi; hala nola, gizarte ongizate arlora aurrekontu osoaren % 11 bideratzen da, aurreko urtearen portzentai berdina. “Ez dugu ulertzen azken urteotan aurrekontu altuenak izatea eta herritarren ongizatearen aldeko apustu sendorik ez jasotzea. Beharrak horrenbeste areagotu diren honetan funtsezko arloetako inbertsioak neurri berdinean handitzeko aukera bazoegoen, baina ez da hala egin”.

EH Bilduk Irungo hiriaren errealitatea islatzen duen proposamenak mahai gainean jartzeaz gain, gaur egungo gizarteak dituen erronka handiei erantzuteko eta oinarrizko beharrei erantzuteko proposamenak aurkeztu dituela adierazi du; udalaren aurrekontuko proiektuek asetzen ez zituztenak. Koalizio abertzaleak oinarrizkotzat jotzen dituen bost ardatzetan multzokatu ditu zuzenketak:

  • Pobrezia energetikoko egoerei aurre egiteko laguntza ekonomiko desberdinen kudeaketa, eguzki plakak instalatzeko laguntzena, edota Irungo lehen komunitate energetikoaren sorrera proposatu ditu. Gainera, horiek bultzatuko lituzkeen Energiaren Agentzia Berdearen sortuko da.
  • Hirugarren kiroldegi bat hiriaren mendebaldean. Gaur egun, estalita dauden Irungo kirol-instalazioak gainezka daude, eta Irunen ez dago kasik estalitako espazioetan kirola egiteko aukerarik, kirol federatuaren bidez ez bada. “Gure taldeak kirolaren praktika sozializatu nahi du, irundar orok gaur egun ez duen espazio hori eskuragarri izan dezan. Bide batez, Plaiaundin hobekuntzak zein mugaz gaindiko kirol txapelketa bat ere proposatu ditugu, Irungo haurrek Iparraldeko eta Bortzirietako taldeekin jolasteko aukera izan dezaten, eta aisialdiaren eta kirolaren bidez gure eskualdeko aberastasuna transmititzeko.
  • EH Bilduk justizia sozialaren gaineko hirugarren ardatz bat proposatu du. Bakardadeari aurre egiteko zerbitzu bat martxan jartzea, Irungo auzo bakoitzean kokatzea aurreikusten zuten. “Zerbitzu hori Irungo auzo bakoitzean kokatzea funtsezkoa da; batez ere adineko pertsonei eragiten dieten bakardade egoera horiek hobeto eta azkarrago identifikatzeko aukera ematen du horrek, eta udala herritarrengana hurbiltzeko ideiarekin lotura zuzena du”. Horrez gain, etxegabetzeak bezalako egoera larriak pairatu dituzten familiei bideratzen zaizkien gizarte-larrialdietarako etxebizitzak erostea eskatu dute, baita kalean lo egiten duten pertsonentzako eguneko jardueretarako programa bat proposatu ere. “Ez dugu ulertzen proposamen hauei uko egitea, eta kezkatuta gaude beharrezkoak ikusi izan ez direlako. Hiritik ibiltzen den edozein herritar jabetzen da egoera gogor hauen existentziaz.
  • Azken bi ardatzak berdintasuna eta euskara dira. “2023. urtean Irungo Udalak Alardea antolatzeko diru partida proposatu dugu. Udalak bere ordenantza bete eta hiriko ondarearen zati hori berreskuratzeko garaia da, baita gai honetan arduraz jokatzekoa ere. Hala egin ezean, Udalak berdintasunaren izenean egiten duen edozein diskurtso zalantzan jarriko dute herritarrek, arrazoi osoz, gainera”. Euskaran, Irungo klubetan euskara sustatzeko programa bat planteatu dute, teknikariak eta begiraleak trebatzeko, eta euskara kirol hizkuntza bilakatzeko. Euskarazko aisialdiko programazio handiagoa ere eskatu dute. “EH Bildutik udal gobernuak justizia sozialaren aldeko apustu garbia egiteko aukera galdu du eta azken urteetako aurrekontuak gaur gaurkoz ez die herritarren beharrei erantzuten. Irunek gehiago merezi zuen eta horregatik bihar aurrekontu hauen aurka bozkatuko dugu.

Etiquetas: