Korapilatuz.- Atzo, jende talde txiki batek elkarretaratzea egin zuen San Juan plazan, harrera duina eta pertsona guztientzako eskubideak eta etxebizitza eskatzeko. Lau hiriburuetan eta Euskal Herriko beste hiri batzuetan ere egin zen elkarretaratzea. Elkarretaratzean komunikatu bat irakurri zen Irungo kaleko egoera azaltzeko.
Kontzentrazioan irakurritako komunikatua
Hala ere, XXI. mendeko Euskal Herrian gero eta jende gehiago ikusten dugu gure kaleetan. Bitartean, pertsona asko kanpoan uzten dituzten ongizate-estandarrak ospatzen dituzte gure erakundeek. Joan den urrian EAEko 23 udalerritan egindako zenbaketaren arabera 661 ziren kale gorrian zeudenak, horietatik 33 emakumeak. Zifra horiek, erakundeen arabera, %66ko joera dute, eta, beraz, kopuru beldurgarri hori biderkatu egiten da.
Irun ez da salbuespena, zenbaketa horren arabera, urriko gau hartan 20 gizon eta emakume bat kalean bizi izan ziren. Pertsona hauei laguntzeko baliabide dugun Zubiak 20 plaza ditu, eta hotz-gauetan 29 plaza gehiago, 8 gradutik beherako tenberatura badago eta eguraldi txarraren arabera. Guzti hau, betiere, errolda edo errotzea egiaztatzen baduzu, hau da, herrian bertani bizi bazara. Zentzugabekeria da pertsonak hotzik ez izateko gutxieneko babesa hau izatea.
Gainera, duela gutxi, Udalak baliabide hori lekuz aldatuko zuela iragarri zuen, plaza gutxi zirela argudiatuz. Hala ere, plaza gutxien arazoa inauguraziotik dator, 2018ko zenbaketa 19 pertsonakoa izan baitzen.
Guk geure buruari galdetzen diogu ea zergatik aldarrikatu behar ditugun zerbitzu kaskar honen hobekuntza, kalean bizi diren egoera duintzeko eta haien beharrei erantzuteko beste politika batzuk aktiba daitezkeenean. Zer gertatu zen, adibidez, Housing First-ekin (lehenengo etxea)?
Gaurko aldarrikapen-ekitaldia hainbat hiritan egin da, hotzerako zerbitzu horietako asko martxoaren 31n itxi egiten direlako. Irunen kasuan urte osoan egoten da zabalik, baina baldintzak gogortu egin dira, izan ere, etxebizitza luxuzko ondasuna bihurtze ari da Irunen bizi garen pertsona askorentzat. Are eta zailagoa atzerritarrak bagara eta erroldatzea zailtasun erantsia dela ikusirik.
Hori dela eta, herritarren arazoen aurrean gizarte entitateekin hitz egin dezala eskatzen diogu gure Udalari. Zementu gutxiago eta politika sozial gehiago, pertsonak duintzeko eta bizitza erdigunean jartzeko.
Pertsona guztientzako ostatu duin baten alde!
Zero gosea Euskal Herrian
Erregularizazio administratiboa gure herrialdeko bizilagun guztientzat
Bizitza guztiek merezi baitute bizitzeko poza
- Egutegia
- 150 irakurketak
- Castellano