ELA-LAB-CCOO-UGT sindikatuek mobilizazio bateratu agenda bat jarri zuten martxan apirilaren 26ean Gipuzkoako Kale Garbikuntza eta Zabor Bilketaren negoziaketaren blokeoa salatuz.
Gipuzkoako Kale Garbikuntzako hitzarmena berritzeko 6. bileraren aurretik ELA-LAB-CCOO-UGT sindikatuak Lan-Harremanen Kontseilu aurrean elkartu ziren patronalari negoziaketaren blokeoa gainditzeko eskatuz.
Bilera ostean, Donostiako udaletxean elkartu ziren udal-gobernuari esku hartu dezala eskatzeko asmoz. Gipuzkoako Kale Garbikuntzako hitzarmena 2022ko abenduan amaitu zen eta geroztik berritu gabe dago. Urtarriletik negoziaketetan egon arren ez da aurrepausurik eman. Patronalak ez du proposamen ekonomikorik zabaldu eta bajen osagarriak murriztea da eta errelebo-kontratuak sinatzeko aukerei zailtasunak jartzea proposatu du.
Sindikatuek, aldiz, hainbat proposamen egin dituzte plataforma bateratuan, besteak beste KPIaren bermea, errelebo-kontratuak hobetzea edota partzialtasunari aurre egitea.
Udaletxe eta mankomunitatean inplikazioa nahitaezkotzat hartzen dute sindikatuek, eurek baitira zerbitzu publiko honen azken erantzule. Hori dela-eta eskutitzak bidali zaizkie Gipuzkoako alkate eta mankomunitateetako lehendakariei.
Ildo honetan, gaur maiatzak 4ean elkarretaratze bat egingo dute Iruneko udaletxearen parean eguerdiko 14:00etan . Halaber, negoziaketan patronalaren jarrera hartzea ikusirik sindikatuek ez dute aterik ixten beste mota bateko mobilizazioei udaberri edo uda honetan zehar.
- Egutegia
- 61 irakurketak
- Castellano