Elkarretaratze jendetsua egin dute larunbatean arratsaldean Irungo San Juan plazan. Bidasoan eta Bortzirietan dauden osasun premiei erantzunik ematen ez dietelako atera dira kalera.
Zientoka lagun bildu ditu beste behin Osasun Bidasoa plataformak. Elkarretaratze jendetsua egin dute larunbatean arratsaldean Irungo San Juan plazan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak Bidasoan eta Bortzirietan dauden osasun premiei erantzunik ematen ez dietelako atera dira kalera. “Irtenbideak” eskatu dituzte herritarrek.
Ebakuntza gelen aferarekin bukatzea, hirugarren anbulatorioa eraikitzea eta Bortzirietan lehen arretako oinarrizko premiak ez direla betetzen salatu dute, besteak beste. Egoera irauli arte mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du plataforma herrikoiak. Lotura honetan, Osasun Bidasoaren aldarrikapen guztiak.
Ez dugu promesarik nahi. Ekintzak baizik
Osasun Bidasoa Plataforma.-Lehenik eta behin, elkarretaratzera etorri zareten guztio1 eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Ezinbestekoa da guztion babes adieraztea gure ESKUAKDEAN KALITATEZKO OSASUN PUBLIKOA defendatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osasunbideak Bidasoa Eskualdean eta Bortzirictan Osasun Publikoak dituen premiazko premie1 erantzun egokirik eman gabe jarraitzen dutenez, herritarrei del egiten diegu eragiten diguten arazoel irtenbideak eskatzeko.
EBAKUNTZA-GELAK. 2022ko apirilean eskualdeko ospitaleko ebakuntza-gelak urte eta erdiz ixtea eta Donostiako Onkologikora eramatea aurreikusita zegoen.
Profesionalek eta herritarrek borroka gogorra egin ondoren, Osasun Bidasoa Plataformaren bidez, proiektu hori geldiarazi egin zen, Sallburuak proiektu berriaren etapak garatzeko profesionalak, erakundeak eta herritarrak kontuan hartuko zituela konpromezuarekin, baina gaur egun, ez da konpromezu hori bete. Duela gutxi iragarri da laster bloke kirurgikoko obrak lizitatuko direla, herritarren eta profesionalen informaziorik jaso gabe.
Proiektu hori osasun-langileen eta herritarren parte-hartzearekin egitea eskatzen dugu, eta baita ere, eraikin erantsi bat eraikitzeko aukera kontuan hartzea, ospitalean hain beharrezkoak diren arreta-guneak zabaltzeko aukera emango lukeena.
HIRUGARREN ANBULATORIO. 2015. urteaz geroztik, Osakidetzak eskatuta, Omnaurren, partzela bat erreserbaturik dago Irunen, hirugarren anbulatorio egiteko. Zentroko eta Dunboako anbulatoriotan, lekurik ez dagoenez, ezin da kalitatezko arretarik eman. 2020tik barrako1etako arreta, baldintza tamalgarrietan, ez da konpondu gabeko arazo zahar baten konponbidea. Egungo arazo larriak ezin du itxaron, 10 urte baino gehiago itxaron, oraindik urbanizatu gabeko eremu batean anbulatorio handi bat eraikiko ote dutelakoaren zain
Oinaurren hirugarren anbulatorioa eraikitzeko pro1ektuaekiten den bitartean Zentroko eta Dunboako anbulatoricetan kontsulta-guneak berehala zabaltzeko alternatibak bilatzea, eskatzen dugu
PROFESIONAL ETA ITXARON-ZERRENDA GEHIEGIZKOAK FALTA DIRA.
Bortzirietako familia-medikuen eta pediatren falta, lehen mailako arretako oinarrizko premiak bete gabe. Gero eta itxaron-zerrenda handiagoak daude espezialista batekin hitzordua hartzeko edo diaenostiko-proba bat egiteko, eta horrek modu kezkagarrian kaltetzen du Bidasoako osasun-arreta.
Bortzirietako, Irungo eta Hondarribiko biztanlee1 kalitatezko osasun-zerbitzua ematea eskatzen dugu.
ESKUALDEAN KALITATEZKO OSASUN PUBLIKOA DEFENDATZEAGATIK.
HANDITU — HOBETU — BERRITU
- Egutegia
- 105 irakurketak
- Castellano