Irungo EH Bildu.- Koalizio abertzaleak EAJ eta PSEren hiriaren ikuspegi zentralista kritikatu du, baita Irungo auzoen beharrei erantzunik ez ematea leporatu ere. Biztanleriaren zahartzeak suposatuko duen erronkaren aurrean aurreikuspen falta salatu dute, euren iritziz, lIrungo auzo bakoitza oinarrizko zerbitzuekin hornitzeko apusturik egin ezean ezinezkoa izango baita herritarrak euren auzoetan duintasunez bizitzea.
Oihana Briones bozeramaileak hirugarren anbulatorioaren aferan EAJPNVren jarrera kritikatu du:
“Behin eta berriro entzuten ari gara EAJ-PNVren diskurtsoan Irunek anbulatorio handi berri bat behar duela erdigunean, herritarrak kontsultara erraz joan ahal izateko. Oinaurre, Belaskoenea, Landetxa, Urdanibia, Puiana edo Anakan bizi diren herritarrak gutxiesten dituzte, irundar horiek euren auzoen inguruan kokatutako anbulatorio batera joateko eskubidea baitute. Azken finean herritarrek osasun zerbitzuak eskura izateko eskubidea izan behar dute, hiriko zentrora hurbiltzeko beharrik izan gabe, orain egin behar duten moduan eta jeltzaleek proposatzen duten bezala.”
Era berean, PSEKk ere legegintzaldi osoan zehar izan duen jarrera arbuiatu dute, herritarrei arreta emateko zerbitzua (SAC) auzoetara eramateari, gizarte-ongizateko zerbitzuak deszentralizatzeari edota Landetxa auzoaren inguruan hirugarren kiroldegi bat eraikitzeko inbertsioak adosteari uko egin baitie.
“Orain dela bi urte eskatu genion PSEri Irungo auzoen egoerari buruzko azterlan bat egiteko, eta egun ez dugu azterketa horren emaitzen berririk, ezta inongo inbertsiorik egin ere zentroan bizi ez garenon bizitzak errazteko” deitoratu du Oihanak.
- Egutegia
- 88 irakurketak
- Castellano