'Eta hala ez bazan', estereotipoetatik aske hazteko egitasmoa

Irungo Txingudi ikastolako BHiko Ikasleak

Parean elkarte.- Parean elkartetik haur literaturaren inguruan gogoeta egitera gonbidatu nahi dugu ikusgai jarri dugun ikus-entzunezko bitarteko honekin. Irungo Txingudi ikastolako BHiko Ikasle, zuzendaritza eta irakasleen, Patata Tropikala antzerki laborategiko aktoreen eta Bira Produkzioak kooperatibaren laguntzarekin egin ahal izan dugu egitasmo hau.

Estereotipoetatik aske hazteko eskubidea aldarrikatzen dugu antzerki forumean oinarritutako gizarte esperimentu honekin. Ahoz aho kontatzen ditugun ipuin eta istorioek, haur eta nerabeengan duten eragina ikusarazi nahi izan dugu eta aldi berean, haur literaturan matxismoaren normalizazioaren aurka borrokatzeko tresna izan nahi du sarean zabaltzen dugun bideo honek; askotan oharkabean igarotzen diren egoerak birpentsatzeko aukera eskainiz.

Bideoa gainera, euskaraz da. Hezkidetzaren aldeko bitartekoak beharrezkoak ditugu, eta are gehiago gure hizkuntzan. Cambia el Cuento proiektu katalana izan dugu oinarri eta bidelagun, baina, gure herriari eta, batez ere, hezkuntza komunitateari euskarazko bitartekoak eskaintzeko helburuarekin egin dugu euskara hutsez.

Haur literaturan aurreiritzi sexistak egon badaude. Aurrez, Parean elkarteak berak, Irungo Eguzkitza eskolako liburutegian zein Oiartzungo herri liburutegian egin ditugun ikerketek hala ondorioztatzen dute. Errealitate hau ezagutarazi, sentsibilizatu eta bide batez, aurreiritzi sexista hauek desagertzeko bideak ipintzea izan da proiektu honen asmoa ere.

Haur literaturak berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean hezteko lagungarri izan behar du, bilaka dezagun haur literatura berdintasunaren aldeko aliatu!

Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko

Ikusi, zabaldu, partekatu
https://parean.eus/portfolio/eta-hala-ez-bazan/

Irungo Txingudi ikastolako BHiko Ikasleak

Irungo Txingudi ikastolako BHiko Ikasleak

Etiquetas: