Hondarribiko EH Bilduren adierazpena martxoaren 8aren aurrean

cartel

Hondarribiko EH Bildu.- Beste urte batez, Hondarribiko EH Bilduk emakumeon eskubideak aldarrikatzeko adierazpen irmoa egin nahi du martxoak 8aren atarian, herriko instituzio gorenetik, udaletxe honetatik bertatik.

Beste urte bat, Hondarribiko udalak sinatu arazi nahi duen EUDELen adierazpenean jasotzen diren konpromisoak betetzen ez dituela eta Bilgune Feministak proposatzen duen zaintza sistemarako tresnei muzin egiten diela.

Beste urte bat berdintasun sail eta teknikaririk gabe.

Beste urte batez, ez dugu Hondarribiko udalak proposatu duen adierazpena sinatuko, naiz eta adierazpenarekin berarekin ados egon; hitzetatik ekintzetara pasatzeko gai ez den gobernu baten zuriketan ez dugu parte hartuko.

Beste urte batez, batek zein bestek kea besterik saldu nahi diguten honetan, Hondarribian, emakumeon eskubideak lortzeak konpromisoa eta ekintza eskatzen du, instituzioetan, lanean, kalean, jaietan... eta hor aurkituko duzue EH Bildu.

Etiquetas: