Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

concentracion pensionistas abril 2021

Gipuzkoako Pentsiodunak.- Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen eguna eta data historikoa da desberdintasunaren, soldaten eta pentsioen arrakalaren, diskriminazioaren eta genero-indarkerien aurkako borrokan. Eta aurten, mugimendu feministarekin batera, bereziki bideratu nahi dugu pertsona guztiok zainduak izateko eskubidea dugula aldarrikatzeko, eta are gehiago gure zahartzaroan. Eta zainketa-lanak partekatua izan behar duela.

Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bat egiten du diskriminaziorik gabeko mundu bat ospatzearekin.

Gaur egun pentsiodunak garen emakumeen belaunaldiak gure denboraren zati handi bat bizitza mantentzen jarraitzen dugu, gure familia-ingurunean seme-alabak, bilobak edo beste senide batzuk zaintzen. Lan isil eta ikusezina, halakotzat ere hartzen ez dena.

Gainera, gure zaintza-beharrak aldatzen ari diren eta gero eta arreta handiagoa behar dugun adin batean gaude. Eta zaindu dugun modu berean, zainduak ¡izatea nahi dugu, baita nola nahi dugun erabakitzea ere. Bizi-itxaropena luzatu egin da, eta hori gizateriaren lorpena da, baina ez diezaiegun utzi hori etengabe aurpegiratzen, ezta erruduntzat jotzen ere urtean 400.000 euro kobratzen dituzten horiei.

Horregatik guztiagatik, emakume pentsiodunok martxoaren 8ko manifestazioetan parte hartuko dugu. Emakume pentsiodunei eta gizonei dei egiten diegu Antiguako tuneletik 18:30ean aterako den manifestazioan parte har dezaten. Emakume pentsiodunok geure pankarta eramango dugu eta 18:15ean Perlan geratuko gara.

Barau-itxialdia

Partaidetza-kupoa beteta daukagu, arrakasta handia. 150 pentsiodun baraualdian. Gutxieneko Pentsioaren aldeko adierazpena eta EAEko eta Nafarroako Gobernuari 1080 euroko pentsioak osatzeko egindako eskaera jasotzen duen diptikoa egin dugu. Era berean, barau-itxialdia eta martxoaren 18ko manifestazioa iragartzen duen kartela ere badugu.

Martxoaren 18an Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak antolatzeari ekin behar diogu herri guztietan. Horrekin batera herrietan gure ekimena zabaldu behar dugu lau haizetara, pentsiodunak eta oro har gizarte sektore zabalak aktibatuz 1800 euroko gutxieneko pentsioaren alde, eta hori lortu artean EAEko Gobernuak eta Nafarroakoak pentsioak berehala osa ditzaten lortu behar dugu. Gainera, gure aldarrikapena agenda politikoan ezartzea garrantzitsua da, baita oihartzun mediatikoa lortzea ere. Horretarako kalean egon behar dugu barauak irauten duen artean, baita martxoaren 18ko manifestazioan ere.

Prentsaurrekoa Donostiako Alderdi Ederren.

Martxoaren 9an EHPMKk prentsaurrekoa emango du Bilbon, martxoaren 18ko baraua eta manifestazioa iragartzeko. Gipuzkoan, prentsaurreko propio bat egitea egokia dela pentsatu dugu, aurretik aipatu dugun agenda politikoan eta mediatikoan eragiteko.

Prentsaurrekoa martxoaren 13an egingo de Alderdi Ederren 12:00etan elkarretaratzearekin batera. Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzaren aurrean, Andia Kalean, elkarretaratuko gara 1080 euroko pentsioaren osagarria aldarrikatzeko.

Astelehen honetan San Juango elkarretaratzean irakurritako testua

Etiquetas: