Irungo Harrera Sarea “pertsona migratzaileen ehizarako sarien” aurrean

pantallazo

Irungo Harrera Sarea.- Irungo Harrera Sareak sinestezinda eta ardura handiz hartu du gaur argitaratutako berria, migratzaileak ehizatzeagatik Irungo Komisaldegian poliziak saritzeko ezarri nahi zuten neurria azaltzen duena.

Diario Vascoren arabera, Atzerritarren eta Irungo Mugaren Tokiko Brigadaren Zuzendaritzatik ahalik eta migratzaile gehien atxilotzea animatuko lituzkete agenteak, egun libreak lortzearen truke. Zenbat eta atxiloketa gehiago, orduan eta denbora libre gehiago. Pertsona bat atxilotzen duenak egun bateko saria jasotzen du. Bi atxilotu badira, lau egun.

Pertsona migratzaileen oinarrizko eskubideak, atzerritartasun-gaietan indarrean dagoen legedia eta poliziaren lan-eskubideak ez errespetatzea eta zapaltzea onartezina da, eta, esan bezala,harrigarria eta asaldatzailea.

Irungo Harrera Sareak gogorarazi nahi du:

  • Pertsona migratzaileek oinarrizko eskubideak dituzte. Bizitza hobetzeko edo salbatzeko bidaiatzea da horietako bat.'
  • Paperik ez izatea falta administratiboa dela, trafiko isuna izatea bezala, ez delitu penala.
  • Irun migrazio-bide eta helmuga naturala izan dela eta dela. Irun migrazioarekin osatu da, eta gure familiek 1936an faxistei ¡hesi, bizitzak salbatzeko Hendaiaruntz hartu zuten bide bera da. Bizitza haiek balio handiagoa zuten zuriak zirelako?
  • Proposamen horren bidez, oraindik segurtasun-indarretan gera daitekeen arrazismoa legitimatzen du poliziak, eta indarrean dauden balio demokratikoak deslegitimatzen ditu, nahiz eta Melillako sarraskia ez izan demokraziaren adibidea.

Irungo Harrera Sareak eskatu nahi du

  • Herritarrei erakundeen izana eta zentzua deuseztatzen dituzten neurri horiei aktiboki erantzutea.
  • Poliziako burutzari erantzukizunak berehala sakonki argitzeko eta behar diren dimisio guztiak emateko.
  • Polizia-erakundeei, giza eskubideak errespetatzeko eta arrazismoaren aurka borrokatzeko beren agenteak behar bezala prestatzeko.
  • Poliziako langileei, langile gisa dituzten eskubideak baliaraztera.

*+InorEzDallegala +ZirkulazioAskatasuna *BideSeguruak +HHarreraHerria

Etiquetas: