Gauaren Emeak Hondarribiar eragile eta alderdiak interpelatu ditu

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emeak.- Gauaren Emeak ez da elkarte bat, Bidasoaldeko emakume gazte eta feministak gara. Saminduta gaude inguruan bizi dugun misoginiak gozatzen duen inpunitatea ikusirik. Nekatuta gaude isiltasun honen konplize izatearekin eta feminismoaren ideiak zabaltzeari ekin diogu.

Ekintza batzuk egin ditugu jada, baina, hau da prentsara bideratzen dugun lehena.

Oraingo honetan, Hondarribiar eragile eta alderdiak interpelatu ditugu.

ALARDEAREN GARAI BERRIAK

Gutxik jakingo dute eta are gutxiagok baloratuko dute Hondarribiako herriak alardearen auzian bizi duen egoera berriaren atzean egin den lana.

26 urteko borroka latza eman dute herri honetan berdintasuna aldarrikatu duten herritarrek. Gizarte matxistaren oldarraldia eta instituzioen utzikeria jasan dute, erabateko bakardadean aritu dira. Baina gogor eta tinko eutsi diote justiziaren idealari.

Denon ahotan aurkitu du tokia “Guztion Alardea” mugimenduak azken urteetan. Baina, ez dezagun ahaztu, mugimendu honen aurretik, emakumearen parte hartzea, eta beraz, Jaizkibel konpainia, babestu duten herritarrak egon direla, eta herritar horiek babesten, alderdi bat ere egon da borrokan, eta hauek bai, hasiera hasieratik markatu zuten posizioa, Hondarribiako EH Bildu-k, alegia.

Gizarte matxista batean bizi garenez, emakumearen aldeko apustua etzaio merke atera alderdi honi eta bere militanteei. Gogor sufritu dute tradizionalen jazarpena, alderdi barruan eman zen haustura, egindako lanaren eta pairatutako sufrimenduaren errekonozimendu eza, eta abar luze eta mingarria.

Gaur egun, Alarde Fundazioa momentu zailetan dago. Ezbaian jarri da haien izaera juridikoa, eta badirudi ezin izan dutela frogatu haien legezkotasuna. Barne haustura baten zantzuak ere antzematen dira Saindua Porposamenarekin, eta Alarde Tradizionaleko partaideen artean emakumearen parte hartzearen aldeko ahotsak altxatzen hasi dira.

Aztertu ditzagun azkenaldiko aldaketak:

  • 2018ko alardean jazarpen gogorrak eman ziren Jaizkibel konpainiaren aurka.
  • 2019an Udaleko alderdi guztiek lehen aldiz, adierazpen bateratua egin zuten konponbiderako elkarrizketa sustatuz.
  • 2020 eta 2021 pandemia urteak izan ziren. Urte hauetan, Guztion Alardea mugimendua hazten joan zen.
  • 2022an EH Bildu-k bere ikerketa lanen ondorioak Udaletxeko pleno batera eraman zituen: alkateari Alarde Fundazioa non dagoen erregistratuta galdetu zioten (apirilean).
  • 2022ko ekainean, alkateak galdera horri erantzuteko arazoak zituela aitortu zuen.
  • 2023an Saindua Proposamena sortzen da Alarde Fundazio barrutik (haustura zantzuak?). Baina proposamena ez da guztiz aurrerakoia, izan ere, 25 urteko bizitza duen konpainia mixto bat badago Hondarribian. Konpainia honi iskin egiten, jarraitzea da haien proposamena. Bazterketa eta humilazioa berriz ere berdintasunaren alde borrokan egon diren herritarrentzako.

EH Bildu-k azaleratu duenaren ondorioz, Alarde Fundazioa arazo larritan dago, EAEn eskatu du erregistroa eta ukatu zaio, legea betetzen ez duelako, noski. Elegitea jarri dio erabaki horri eta berriz ere, galdu egitn du. Azken saiakeran, Bilboko auzitegira eraman du gaia, eta oraindik ez dakigu erantzuna.

Bitarte honetan, beste hainbat gertakari interesgarri eman dira:

  • Gora Gazteak konpainiak diru laguntza publikoa eskatu du bere 100.urteurrena dela eta,
  • liburu bat argitaratzeko. Diru laguntza publikoa ukatu egin zaio noski, berdintasun legea betetzen ez duelako. Konpainia honek, elkarte berri bat sortu du (legea betetzen duena) diru laguntza jasoteko, besterik ez. Hau da, legeari, gizarte osoari eta bereziki emakumeei iruzur egin, eta haien matxismoa harropuzkeriaz berretsi dute.
  • Alarde Fundazioak ere elkarte berri bat sortu du “Hondarribiako Alardearen ondarea sustatzeko elkartea” zeinen estatutuetan ez dago irizpide baztertzailerik, hau da, emakumeen parte hartzea ahalbideratuta dago, eta elkartearen erabakimen organo gorena asanblada orokorra da.
  • Tanborrada konpainiak bere elkarteko estatutuak aldatu ditu. Ez berdintasunarekin kontzientziatu delako, honi ere, liburu bat argitaratzeko diru laguntza ukatu zitzaiolako baizik. Hortaz, estatutuak aldatu eta diru laguntza berriz ere eskatu du. Gauzak horrela, orain emakumeak onartzen dituzte.

Koiuntura berri honetan, hainbat galdera sortzen zaizkigu:

  • Ba al dago Guztion Alardea mugimenduaren barruan tanborrada konpainian delfilatzen duenik? Emakume zein gizon, aukera bikaina daukate bertan parte hartzeko.
  • Garaiak aldatzen ari dira, eta badirudi, egungo praktika matxistak aldatzeko abagunea sortzen ari dela. Guztion alardeak baliatuko al ditu aukera berri hauek emakumearen benetako parte hartzea lortzeko?

Guztion alardea eta Abots Anitz interpelatu nahi ditugu, izan ere, alardearekin lotura zuzena

izan baitu talde hauen sorkuntzak. Konponbiderako giltzarri direla aipatu izan dute askotan. Orain arte, hasiera hasieratik berdintasunaren alde azaldu den EH Bilduk egin dio ekarpena konponbideari; urte luze hauetan borrokan hari zirenei babesa ematen, Jaizkibel konpainia uneoro babestuz, behin ere ez atzera pausorik eman gabe, haien militanteak lehen lerroan jarriz, instituzioetan auzia salatzen, etab.

Zer egingo dute gainontzekoek ireki egin den bide berri honetan? Aprobetxatuko al dute alderdi ezkeritiar eta abertzaleak ireki duen bide berria?

Eskerrik asko Hondarribiako EH Bilduko militante guztiei egindako lanagatik.

Gora Jaizkibel! Gora emakumeen borroka! Gora borroka feminista!

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Gauaren Emearen Ekintza

Etiquetas: