Ekonomia Sozialaren 4. Foroa

logoaESE

BDSKoop.- BDSKoop, gure eskualdeko ekonomia soziala eta tokiko garapena bultzatzeko lan egiten duen erakunde elkartea, Bidasoa Behereko egoera sozioekonomikoaren inguruan hausnartzeko foroak antolatu ditugula jakinarazi nahi dugu.

Bilerak martxoan eginen dira.

Topaketa horiek lau lan-saiotan banatu ditugu.

  • Martxoak 10, Ekonomia sozialeko enpresak
  • Martxoak 16, gizarte-eragileak
  • Martxoak 24, administrazio publikoak
  • Martxoak 31, Konparaketa eta bateratze saioa.

Hau da gizarte ekonomiari buruz antolatzen dugun laugarren foroa. Gure ustez, beharrezkoa da espazio iraunkorrak edo aldian-aldikoak sortzea gure eskualdeko ekonomiaren hausnarketa bateratua egiteko, bai gure ekonomiaren kalitate soziala hobetzeko modu berriak ezagutzeko, bai iritziak eta jarrerak trukatzeko.

BDSKoop-en uste dugu ariketa kolektibo hau dela gure lan-ikuspegiaren oinarria, tokiko garapen oro hura osatzen duten eragile guztietatik eta guztientzat egin behar baita. Horregatik, foro horietan landutako eduki guztiak 2 urtetan garatuko den plan estrategiko batean jasoko dira, ideiek balioa hartzen baitute praktikan jartzen saiatzen diren bitartean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontaktatu gaitzazu bide hauek erabiliz:

Emaila: proiektuak@bdskoop.eus

Telefonoa: 843 740 198 edo 622 15 59 14

Etiquetas: