Ezker Anitza-IU.- “Oso gertaera larria da. Premiazkoa da ikerketa bat abiaraztea Estatuak sustatutako politika arrazista mota horiek, Giza Eskubideen urraketa nabarmena dakartenak, garbitzeko”
Ezker Anitza-IUko zuzendaritzak premiazko azalpenak eskatu dizkio Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari, jakin ostean Euskal Herriko Polizia Nazionalaren Atzerritartasun Brigadako buruak agindu bat sinatu zuela Irungo ertzain-etxeko agenteei mugako herrian atxilotutako etorkin bakoitzeko egun libreak eskaintzeko.
“Ez da nahikoa agindu bat baliogabetzea eta etorkinak kanporatzeagatik oporrak eta plusak ematea sinatu zuen Atzerritarren Brigadako buruari espedientea egitea, ministroak premiazko azalpenak eman behar ditu gertaera oso larri horren aurrean”, adierazi du Arantza Gonzalez Gipuzkoako Ezker Anitza-Iuko koordinatzaileak.
Halaber, Gonzalezek premiazko ikerketa bat eskatu du, erantzukizunak argitzeko eta Estatuak bultzatutako politika arrazista horiek berehala eteteko. Demokrazia batean eta zuzenbidezko estatu batean ezin dira giza eskubideak nabarmen urratu.
Ezker Anitza-IUk gogorarazi duenez, Europako Parlamentuan ere, Sira Rego eurodiputatu eta Izquierda Unidako bozeramaile federalaren bitartez, “Europar Batasunaren migrazio-politikek kanpoko mugetan duten eragina salatzen ari gara, sufrimendu humanitario handiko egoerak gertatzen ari direlako, arraza-kontrolak eta beroan egindako itzulketak zuzenean aplikatzeagatik, eta hori etengabe ikusten ari gara Irunen”.
“Irunen gertatzen ari dena ez litzateke gertatuko Europar Batasuneko estatu guztien artean migratzaileen banaketa loteslea eta solidarioa benetan aktibatuko balitz, eta korridore seguru bat aktibatuko balitz migratzaileak herrialdeetara modu ordenatu batean iritsi ahal izateko, bizitza-proiektu berri seguruago eta duinago bat egiteko”, azpimarratu du Arantza Gonzlezek.
- Egutegia
- 14 irakurketak
- Castellano