Arttaleku eta Azken Portuko langileen lan gatazka piztera doa

imagen

ELA Sindikatua.- Artaleku eta Azken Portuko kiroldegietako langileok gure lan baldintzen egoeraz dugun kezka adierazi nahi dugu. Hitzarmen Kolektiboa izoztuta dugu 2019tik.

Haren indarraldia amaitu aurretik, negoziazioak aurreratuta zeuden. Bilera batzuk egin genituen orduko zerbitzuaren ustiatzailearekin (Bidasoa XXI Gestión deportiva 2017 SLU), eta akordioa izango zenaren aldamioa eraikitzen ari ginen.

Pandemiak dena hankaz gora jarri zuen. Negoziazio prozesua berriro aktibatu nahi izan dugunean, eragozpenak besterik ez ditugu aurkitu. Alde batetik, garai hartan zegoen enpresak esan zuen zerbitzua uzten zuela eta ez zuela ezer negoziatu behar.

Irailean sartu zen enpresa berria (BPX), nahiz eta gerentea aurreko enpresako berdina izan. Plataforma eman genien eta negoziatzea proposatu zitzaien arren, prozeua luzatu besterik ez dute egin. Otsailaren erdialdean gaude, eta oraindik honek ez aurrera ez atzera ez du egin.

Hasieran, antolamendu arazoak zituztela esan ziguten, eta beraien langileekin arazoak dituztela. Urtarrilean egindako beste bilera batean, gastu energetikoa eta beste gastu batzuen koadrantea atera behar zutela esan ziguten.

Komitetik esan genuen beti zegoela zeozer, beti aitzakiaren bat prest ez negoziatzeko. Gure aldetik argi dugu zer nahi dugun: eros ahalmenik ez galtzea,gure plataforma negoziatu eta akordio batera iritsi.

Kiroldegietan lan arazoak daude, eta hauek ukatzeak egoera okerrera eramateak besterik ez du eragingo.

Kiroldegian baldintza duinak!

Etiquetas: