Hondarribiko 75 urtetik gorako pertsonei buruz

Logotipo EH Bildu Hondarribia

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko Tokiko Gobernuak aurkeztutako Hondarribiko adineko pertsonei buruzko azterlana (IKEl) dela eta. Hondarribiko EH Bilduko Udal Taldeak bere iritzia jakinarazi nahi du.

Printzipioz, iruditzen zaigu azterlana beharrezkoa dela; eskertzen dugu egindako lana, beraz. Halere, gure ustez, gabezi batzuk ditu:

  • Alde batetik, ez da argitzen adinekoen egoitzetan zenbat hondarribiar dagoen eta zein den haien egoera eta egoitzan egoteko arrazotak.
  • Bestetik ez da aintzat hartu adineko pertsonen hizkuntza soslaia. Horrela, ez dakigu eremu horretan euskararen normalizaziorako beharrak zeintzuk diren

Horiek horrela, EH Bilduren ustez Hondarribiko adinekoei buruz osatu gabeko irudia eskaintzen zaigu. Jakina da, Hondarribiko Tokiko Gobernuarentzat Gizarte Zerbitzuak ez direla lehentasunezkoak, bertako funtzionarioak eta langileak, oro har, egoera prekarioan eta gutxiago kobratzen dutela; Berdintasun Sailik eta Berdintasun Teknikaririk ez dagoela eta, azkenik, adineko herritarren eskubideak ezagutu, aitortu eta bete baino, nola halako zerbitzu asistentzialak eskaini nahi zaizkiela.

EH Bilduk, bada, Adineko Herritarren Bizitzarako Plan Estrategikoa egitea eskatzen du.

Etiquetas: