Bidasoa Txingudi Squash 2023 X. Sariaren kronika, asteburu honetan Artalekun ospatua

Xº Premio Bidasoa Txingudi Squash 2023

Lur-Alai Squash Kluba.- Txapelketaren lehen partidak ostiralean, arratsaldeko 17:30etan hasten dira, taula nagusirako aurre sailkapen partiduekin. Jokalari guztiei gutxienez 3 partidu jokatzeko aukera emateko, partidu guztiak 5 jokuetara jokatuko dira.

Taula nagusia, 16 jokalarik osatzen dituzte, ESFaren rankineko lehen 8-ak zuzenean sailkatzen dira eta gainontzeko 8 plazak, geratzen diren 15 jokalarien arteko aurre sailkapen partidu bat jokatzen dute. “Prebia” txanda honetan, espero ziren jokalari faboritoek erraz gainditzen dute lehen partida, inolako sorpresa berezirik gabe. Aurre sailkapen partiduaz geroztik, taula nagusiko 16 jokalariak final 1/8etan izango dira berez eta norgehiagokak pixkanaka geroz eta parekatuagoak bilakatzen hasten dira. Hala ere, oraingoan ere, rankineko lehen 8 sailkatuak euren partidak gainditzen dituzte sorpresarik gabe, naiz eta batzuk, besteak baino gehiago saiatu behar izan zuten.

Finala 1/8enen jarraian, aurre sailkapeneko lehen partidua galdu zutenen artean, taula berri bat osatzen da, jokalari guztiei 3-4 partidu jokatzeko aukera eskaintzeko. Partidu hauek jokatu bitartean, taula nagusiko lehen 8 sailkatuak, jarraian jokatu behar zituzten finala 1/4etarako atsedentso bat hartzeko aukera eman zitzaien. Honela ostiraleko jardunaldiaren amaierara iritsi ziren, denek bi partidu aurreratu zituztelarik.

Larunbatean, Gizonezkoen kontsolazio taulaz gain, Emakumezkoen eta Juniorren taulak jokatu ziren. Partidak ia guztiak 9:00etatik 14:00ak bitartea jokatzeko aukera izan ziren, bazkatzeko geldiunearen ostean, 17:00ak inguruak, finaleko postuen partidak jokatu ahal izateko.

Emakumezkoen taulan, Elise Dulac Lur-Alaiko jokalari hendaiarra izan zen garaile. Erraz gainditu zituen bere partidu guztiak, baita finalekoa ere Begoña Yarza Irundarraren aurka jokatutakoa. Begoña, belaunean min hartuta iritsi zen finalera, eta ezin izan zuen behar bezala jokatu, baina ez zuen erretiratu nahi izan. 3.eta 4.postuetan, Benedikta Squash klub bizkaitarreko bi jokalari geratu ziren, Nagore Cirión eta Cristina Santamaria esaterako. Nesken taula, aipagarria izan ziren bi jokalari berri, bere lehen txapelketa izanik, maila ona erakutsi zutenak, Nahia Cortazar Lur-Alaiko kide donostiarra eta Leire Muñoz Benediktako Bilbotarra. Pixkanaka, emakumeak squashean eta txapelketetan parte hartzen hasiak diren seinale oparoa isladatzen dute.

Xº Premio Bidasoa Txingudi Squash 2023

Juniorren taulari dagokionez, beste hiru jokalari berri izan ziren, lehen txapelketa jokatzeko aukera izan zutenak. Txingudi ikastolako bi irundarrak, eta emakumezkoen txapelduna izan zenaren (Elise Dulac) semea. Hiruek, erraketa eta pelotarekiko trebetasuna azaldu zuten, azkarrak eta finak aldi berean, squasherako doai nagusienak ondo menperatzen zituztela argi erakutsiz. Hala ere, euskal herriko 4 jokalaririk onenak topatu zituzten aurrez aurre eta oraingoan behintzat ezin izan zuten final 1/4etik pasa ahal izan. Markel Reguero FreeSquasheko jokalari Gazteiztarra gailendu zen finalean, Unax Mariezkurrena Lur-Alaiko jokalari Irundarrari 3 eta 0. Unax, Markel baino 4 urte gazteago izan arren, eta gerapen fisikoan aldaketa nabarmenak izan, jokoan oso berdinduta joan ziren partiduan zehar, emaitza 3-0 izan arren, (12-10; 11-9; 11-8). 3.eta 4. postuetan, egoera antzekoa bizi zen, Urko Martin, San Juan Donibane kirol elkarteko Iruñarra (15 urte) eta Aratz Vilas Benediktako Bizkaitarraren (10 urte) arteko norgehiagokan. Ezberditasun fisiko handia egon arren, gazteek haien abiadura eta nerbioekin aurre egiten zieten, aurkari nagusien, indarra eta pelota azkarrari. Azkenean nagusiak gutxigatik gailendu zitzaien bi partidutan.

Gizonezkoen finalerdietan, Xabi Azaldegi Lur-Alaiko jokalari hernaniarrak, Aitor Yanguas Benediktako sestaotarrarekin topatu zen. Biak elkar ikusi ziren azken aldia, Euskadiko Masterrean izan zen eta Xabi izan zen garaile, beraz, oraingoan faboritao bezala irudikatzen zuten denek, baino ez zen hala izan. 5.setera iritsi behar izan zuten partidu gogor batean, Aitor gailendu zitzaion, finalerako txartela eskuratuz. Bigarren finalerdian, Sergio Salgado eibartarra, errazago irabazi zuen Gorka Cincunegui Benediktako jokalariari (3-0).

Final gogorra eta oso parekatua jokatu zuten Aitor eta Segiok, epaileek sailtasun ugari topatu zituzten jokalarien artean asko oztopatzen direlako. Eipaileek pisu eta ardura gehiego hartu zuten partidaren norabidean, eta horrek tensioa igo zuen azken set-ean. Berez, azken tantua, epaileak erabakitako erantzun batekin amaitu zen, Aitorren alde eta Sergioren amorrupean (3-2).

Txapelketa borobila izan zela goraipatu zuten jokalari eta finalistak, eta penagarria iruditu zitzaien Gimnasioko monitorearekin sortutako lixkarra. Klubaren 10 urte luze hauetan inoz gertatu ez dena, orain gertatzea asko arritu eta kezkatu zituen denoi. Dirudienez, gimnasioko birmoldaketaren ondoren, 1.squash pista gimnasioko ariketak egiteko erabili ohi dira txapelketarik ez dagoen bitartean, eta kasu hauetan, pasilora ateratzen dituzte gimnasio ariketak egiteko erabiltzen diren materiala. Arazoa da, monitore honen esanetan, gimnasiorako espazio eta pasabideak libre egon behar zirela, eta horretarako, txapelketa antolatzeko jarri ziren hainbat gauza zeuden lekutik kendu behar zirela, baita, txapelketako jokalariei pasiloan egoteko debekua ezarri zuen. Naiz eta antolatzaileek txapelketa antolatzeko baimen guztiak izan, gimnasioko langile honek, zalantzan jartzen zituen baimenak eta bere burua jartzen zuen gune horretako nagusi eta arduradun bakarra izango balitz bezala. Honek guztiak, tirabirak, eztabaida sutsuak, mehatsuak eta giroa asko gaiztotu zuen, txapelketa bertan behera uzteko kezka areagotuz. Azkenean, bakoitza bere lekura itzuli eta txapelketak aurrera jarraitu zuen, naiz eta tensioa giroan mantendu zen monitorea gora eta behera ikusten zen bakoitzean.

TAULA OROKORRA

  • Aitor Yanguas - BENEDIKTA
  • Sergio Salgado - Eibar K.D
  • Xabi Azaldegi - LASK
  • Gorka Cincunegui - BENEDIKTA

JUNIORREN TAULA

  • Markel Reguero - Freesquash GASTEIZ
  • Unax Mariezkurrena - LASK
  • Urko Martin - Donibane K.E. IRUÑA
  • Aratz Vilas - BENEDIKTA, Sestao

EMAKUMEZKOEN TAULA

  • Elise Dulac - LASK, Hendaia
  • Begoña Yarza - LASK, Irun
  • Nagore Cirión - BENEDIKTA
  • Cristina Santamaria - BENEDIKTA

Sari banaketan, partehartzaile eta klub antolatzailearen laguntzaileei eskerrak emanez amaitu zen.

Etiquetas: