2023ko urtarrilaren 15A Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua 5 urte mobilizatzen

imagen

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Urteetan pentsiodunak era txarrean tratatuak izan ondoren, Fatima Bazañezek pentsioetan %25eko igoera aginduz eskutitza bidali zigun.

Honek bazterrak arrotu zituen eta milaka pentsiodun Kalera irten ginen borrokatzera. Bost urte geroago hala jarraitzen dugu.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendukoek lortutakoa ospatu egiten dugu; 2013ko PPren erreformaren IRP (0,25) indargabetzea, PSP guztiz bideragarria dela erakustea, Iraunkortasun Faktorea indargabetzea eta gure pentsioak erdira murrizteko nahia eta erabaki berriak hartzeko ahalegina saihestea. Izan ere, aurten izango dugun % 8,5eko igoera, galdutakoa konponduko ez duen arren, gure borrokak lortu du. EHPMkoek euria ari zein eguzkia izan, 230 astelehen geroago ere kalean jarraitzen dugula ospatzen dugu, pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta guretzako eta hurrengo belaunaldientzako nahikoak izan daitezen eskubidearen alde borrokan.

Harro gaude bidezkoa den aberastasunaren banaketaren aldeko borroka egiteaz eta erakunde sozial eta sindikalekin partekatzeaz. Baita soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak hondatzen dituzten politika publikoek aldatzeko erreferente garrantzitsua izateaz ere.

Osasun publikoari eta mendekotasuna artatzeko zerbitzu soziosanitario publiko komunitarioei laguntzeko mobilizazioetan parte hartu dugu; Euskal Herriko 200 Udal baino gehiagotan banku-zerbitzuetan aurrez aurreko arreta bermatzeko mozioak onartzea lortu dugu, langileen soldatak efa lan-baldintzak hobetzeko borrokei elkartasuna adierazi diegu. Euskal Herrian gizarte mobilizaziorako erreferente izatea lortu izana eta Estatuko beste Herri eta Erkidego batzuetako pentsiodunen elkarteekin mobilizazioak partekatzea ospatzen dugu.

Mila arrazoi ditugu kborrokan jarraitzeko. Onartezina da langileek, pentsiodunek eta, oro har, herritarrek ordaintzea bizitzaren igoerarekin, finantza-oligopolioen eta energia kudeatzaileen mozkin errekorrak. Onartezina da gero eta pentsiodun gehiagok uko egin behar izatea oinarrizko premiak asetzeari, hala nola, etxe erosoak izateari, osasunerako eskubideari, elikadura osasuntsuari eta erretiroaren ondoren diru-sarrera duin eta nahikoak bermatuta izatearl.

Horregatik guztiagatik, azken bost urtean eskatzen ari garen premiazko eta ezinbesteko aldarrikapenak eskatzen jarraituko dugu.

Banatu nahi gaituenaren aurka: Gazteak eta adinekoak, jarduneko langileak, pentsiodunak, gizonak eta emakumeak, eskakizun bera dugu, aberastasunaren bidezko banaketa, soldaten eta pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea eta zerbitzu publikoak hobetzea. Hala egin genuen 2020eko urtarrilaren 30eko mobilizazio orokorrean edo 2022ko azaroaren 19ko mobilizazioan, eta berriro egingo dugu pentsioen erreformaren bigarren zatiaren aurrean.

Berdin dio nork gobernatu, guk pentsioak defendatu Borroka hau irabaziko dugu

URTARRILAREN 16AN ETORRI OSPATZERA JAI GIROAN GONBIDATUTA ZAUDE

Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko

Etiquetas: