Langile batzordea (ELA-LAB-CCOO).- Ostiralean , urtarrilak 13, 11:30etan udaletxe parean kontzentrazio bat deituta dago.
Iazko azaroaren 23etik enpresak ez du erantzunik eman. Komitearen aldetik bidalitako mezuak ez ditu erantzuten. Kontra proposamen bat bidaltzekotan gelditu zen, baina SAMYL enpresa ez da gai izan bere konpromezu minimoak betetzeko. Ez da soilik ez duela bidali, baizik eta gezurra ziren aitzakiak erabili dituztela.
Udaletxea ere erantzule egiten dugu langileen batzordetik. Azpikontrata honekin arazoak aspalditik zetozen, baina udaletxeak ez dio presiorik egin negoziatu dezan. Betiko moduan, erantzunkizunari muzin eginda, langileak azpikontrataren esku uzten ditu.
SAMYL enpresak ekainean amaitzen du bere kontratua udaletxearekin, eta inolako ardurarik gabe ari da negoziaketa luzatzen.
Langileok, horren aurrean, protestera joatea besterik ez dugu ikusten.
- Egutegia
- 154 irakurketak
- Castellano