Irungo EH Bilduk EAJ-PNVk egungo osasun-sistemaren gabezien aurrean erakutsitako erantzukizun falta salatzen du

imagen

Irungo EH Bildu.- Azken egunetan Irungo EAJ-PNVk osasun sistemaren gainean egindako deklarazioen harira Irungo EH Bilduk argi du. Egungo egoera EAJ-PNVk urte hauetan guztietan eskualde honekiko izandako erantzukizun faltaren ondorio zuzena da. Eusko Jaurlaritzak ez du Gipuzkoako bigarren hirian oinarrizko osasun zerbitzuak bermatzeko apusturik egin, ezta baliabide pertsonalak handitu ere.

Gaur herritarrek sufritzen dituzte urte hauetan guztietan inbertsiorik ez egiteko erabakiaren ondorioak:

  • Pazienteak artatzeko espaziorik ez dagoenez osasun langileak kontsultak telefono bidez egitera behartuta daude.
  • Kasu larrian dauden pazienteak ez dituzte espezialistek artatzen; 2-3 hilabeteko itxaron-zerrendetara bideratzen dituzte.
  • Urologian, oftalmologian eta anestesiako espezialistekin egoteko aukerarik ez dago. Ezinezkoa da pazienteen jarraipena bermatzea.
  • Abenduan 67 egun itxaron behar ziztuzteb pazienteek kardiologoak artatzeko. Litekeena da azken hilabetean kopuru hau handitu izana.

Egoera larri honen aurrean lehenik eta behin, arduraz jokatzeko eskatzen diogu Irungo EAJ-PNVri. Gutxienez, hamar urte dira hirugarren anbulatorioaren aldarrikapena mahai gainean dagoela eta orain arte aldarrikapen horri erantzunik eman ez, eta udal hauteskundeen atarian hedabideetan laugarren anbulatorio baten proposamena lrakurri berri dugu. Bizi dugun egoeran horrelako adierazpenak zabaltzeak herritarrekiko begirune falta handia suposatzen du.

Gainera, Jaurlaritzan ordezkaritza duten alderdiei, Osasun Bidasoa Plataformak azken hilabete hauetan plazaratu dituen eskaerak aintzat hartu eta eskumena duen instituzioetan defenda ditzan eskatzen diogu:

  1. Irunen egun osasun zentroetan dagoen espazio falta, Oinaurreko anbulatorioarekin eta egun dauden Dunboako eta Zentroko anbulatorioak handitzearekin erantzutea ahalik eta epe laburrenean.
  2. Langile kopurua handitzearekin batera, itxaron-zerrendak murriztea eta pazienteel kalitatezko osasun-arreta emateko.
  3. Baliabide material egokiekin hornitu osasun sistema, bal ospitaleetan, baita lehen mailako arretan ere, ospitalean kirofano berriak eraikitzeaz gain.

Irungo EH Bildutik gai honetan dugun konpromiso irmoa adierazi nahi dugu. EH Bilduk legebiltzarreko taldearekin batera eta herritaren eskutik lanean jarraituko du, Osakidetzaren gainbeherari aurre egin eta herritarrek kalitatezko osasun zerbitzua bermatua izango duen ereduaren alde.

Etiquetas: