BDSKoop-ek 'bizHIRIak' foroa antolatu du bigarrenez

imagen

BDSKoop.- Iaz Txingudiko eskualde-hiri ereduaz jarduteko antolatu genuen bizHIRIak foroetan landutako gaiei jarraipena eman eta eskualdean transizio ekosoziala bultzatzeko gure asmoekin aurrera eginez, bizHIRIak II antolatu dugu.

Ekologikoki zein sozialki justua den hiri batera jo beharra jarri genuen mahai gainean iaz, hiria hartuz trantsiziorako abiapuntu gisa eta elkartegintzatik datozen planteamendu alternatiboetan arreta jarri eta Ekonomia Sozialaren ikuspegitik helduz gaiari.

Aurtengoan, bigarren zati honi dagokionez ere, klabe berean planteatu nahi dugu gure ahalegina eta transizio ekosozialaren markoa kokatu eta erronkak eta aukerak zeintzuk izan daitezkeen argitzen laguntzeko BIZI NAHI DUGUN LURRALDEAK deitu diogun hitzaldi ziklo antolatu dugu.

Martxoak 17

PALMERA MONTEROn, 18:00tan

Gure lurraldeak krisi ekosozialaren aurrean

Aukerak eta erronkak

UNAI PASCUAL

BC3ko ikertzaile eta IPBESeko kidea da. Bultzatzeko dugun trantsizioaren erpin anitzez ariko zaigu. Hala nola energetikoa, bio-aniztasunari dagokiona edota klimari dagokiona. (Euskaraz)

IÑAKI BARCENA

Ekopol ikerketa taldeko kidea eta Ekologistak Martxan-eko aktibista. Berarekin krisien erro sistemikoak eta alternatibak eko-sozialak eraikitzeko abaguneak arakatuko ditugu. (Euskaraz)

Martxoak 30

PALMERA MONTEROn, 18:00tan

Trantsizioa nola?

Eko-feminismoaren eta herrigintzaren iparrak

BLANCA BAIAS.

Bartzelonan kokatzen den l'Observatori del Deute en la Globalització (ODG) eta d'Acció Ecofeminista-ko kidea da. Berarekin hiriari eta honen eraldaketara betaurreko eko-feministekin begiratuko diogu. (Castellano)

Bergarako EHUNDU.

Herrigintzan oina jarriz. Bergaran trantsizio sozio-ekologikoa josten ari den ekimena ezagutuko dugu. Honetarako gurekin izango dira Ekaitz Aranberri zinegotzia eta Ander Zangitu Ehunduko teknikaria.(Euskaraz)

Etiquetas: