CAFeko langileen asanbladek borrokaren bidez lortutako akordioa babestu dute

Asamblea en CAF

Langile batzarrak egin dituzte CAFen lrungo, Beasaingo eta Madrilgo lan zentroetan. Asanblada hauen gehiengo zabalak babestu egin du CAFeko komiteko sindikatu guztiek onartu zuten proposamena, Zuzendaritzak abenduaren 4ko bileran egindakoa. Aldeko 1306 boto eta aurkako 121 izan ditu, guztira.

Akordioaren oinarriak honako hauek dira: lanpostuen sorrera Euskal Herriko planta produktiboetan, erretiro aurreratuak bermatzea, soldata igoerak KPlaren gainetik, azpikontratatuko lankideentzako lan baldintzen hobekuntzak, titulatuen kolektiboarentzako urteko lanaldiaren jaitsiera eta CAFeko langileen lan-baldintzen beste zenbait hobekuntza.

Gainera, azpimarratzekoa da Castejongo plantako lankideekin batera egindako borrokak han ere eman dituela fruituak, hobekuntza nabarmenak lortu baitira bai soldatetan, baita urteko lanaldiaren jaitsieran ere, besteak beste.

Honez gain, aipamen berezia egin du LABek froga nabe berri baten eraikuntzan 9 milioiko inbertsioa egiteko konpromisoaren inguruan. Etorkizuneko frogetarako nabea kokatuko den lurzoruari erabilera produktiboa emateko aldarrikapena etengabea izan da sindikatuaren partetik azken urteetan.

Akordioaren iraunaldia 2023, 2024 eta 2025 urteetan luzatuko da eta 3.500 langile ingururi eragingo die zuzenean. Gainera, beste planta ezberdin nahiz filialek ere hartzen dute erreferentziatzat CAF S.A.-ko hitzarmen hau, nahiz eta berez eragin esparrutik kanpo geratu.

Lanuzte eta mobilizazioen bidez, CAFeko langileek berriro ere erakutsi dute borroka egitea eraginkorra dela lan-baldintzen hobekuntzarako. lldo honetan, negoziaketa prozesu gogorrean zehar gakoa izan da zuzendaritzak proposatu eta ELA, CCOO eta UGTk beraiena egin zuten desmobilizatzeko proposamenaren aurrean langile batzarrak, LABek defendatu moduan, borrokarekin aurrera jarraitzeko egindako hautua.

Erabaki hari esker, orain egindako esfortzuaren fruitua jasotzea tokatzen da. Bide batez, lankideek erakutsitako konpromisoa goraipatu eta eskertu du LABek, hori gabe ez litzatekeelako akordiorik egongo.

Beraz, LABek positiboki baloratzen du bai egindako bidea, baita akordioa bera ere. Aurrerantzean garrantzizkoak diren eta hitzarmen honetan lortu ez diren gaien inguruan lanean jarraituko duela adierazi du.

Etiquetas: