Martxan da Asun Casasola Ipuin Lehiaketa VIII. edizioa

imagen

Aurten berrikuntza gisa bi gai izango dira. Gazte kategoriarentzat bat eta helduen kategoriarentzat beste bat.

Indarkeria matxista haurren begiradatik irudikatzeko ariketa helduen kategorian. Nola ikusten dute umeek indarkeria matxista?

Gazteen kategorian aldiz, mutilek edo gizonek indarkeria matxistaren aurrean zer egin beharko dutenaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditugu.

Anima zaitez zure ipuina gurekin partekatzera eta Asun Casasolaren eguneroko lanaren indarrari batu iezaiozu zure ahotsa.

HEMEN daude lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Indarkeriaren aurkako ahotsak bildu nahi izan ditugu urte guzti hauetan.

Gure elkartearentzat parte hartzaileen ariketak altxorra dira eta, batez ere, hezkuntza eragileak eskatuta, modu ezberdinetan jaso izan ditugu; liburu ilustratu baten bitartez, podcast formatuan... oraingoan Gizpukoako Foru aldundiko kultura sailak lagunduta jasotako ipuinak irakurri daitezke, emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitzeko helburua lortzeko.

Gozatu hausnartu eta lanabes gisa erabiltzeko helburuarekin egin dugu ariketa.

Etiquetas: