Hazia kultur elkartea, Irungo Ernai eta Irungo Sortu.- Urteak dira Irunen bi alarde ditugula; alarde parekide eta publikoa alde batetik eta gizonezkoak soilik onartzen dituen alarde pribatua bestetik.
Udalak herrian bi alarde edukitzearen normaltasuna saldu nahi du. Hala ere, bi alardeen arteko ezberdintasunak nabariak dira, udalak gizonek eta gizonez osaturiko alardeari ematen baitizkio pribilegio eta onurak. Alarde egunekoak jada ezagutzen ditugu, ez baitute ezer ezkutatzen, baina halako gehiago ere badira.
Gaurkoan, Hazia kultur elkartea, Irungo Ernai eta Irungo Sorturen izenean publikoki salatu nahi dugu Udalak berriro ere bigarren mailan jartzen duela alarde publiko eta parekidea, haien plangintzetan aintzat hartu gabe. Izan ere, txosnak jartzerakoan jasotako araudian, hainbat unetan txosnetako musika kendu behar dela jakinarazi digute, tartean, honako bi hauetan:
- Ekainaren 25: 22:30etik aurrera, Alardeko banda eta danborradaren entsegua.
- Ekainaren 29: 22:00tatik bukatu arte, Lastargidunen ekintzaren oroitzapena.
Bi ekintza hauek gizonezkoak soilik onartzen dituen alarde pribatuak antolatutakoak dira, ez da alarde publikoko ekitaldirik agertzen eta alardeko banda eta danborrada bat eta bakarra dagoela adierazten du idatziak; haiek saldutakodiskurtsoa sinesten ez dutela agerian utziz.
Sobera dakigu ez dugula haien normaltasunean bizi nahi, eta alarde publiko, parekide eta bakarra nahi dugula; hala ere, gure bidean, irmo adierazi nahi dugu ez dugula halako gutxiespenik onartuko, gure eskubideak borrokatuko ditugula eta gaizki kudeatutako “normaltasuna