Hondarribiko aldaketaren aurrekontuaK EH Bilduk babestuko ditu

Hondarribiko plenoa

Hondarribiko EH Bildu.- Maiatzeko udal hauteskundeetan Hondarribiarrek aldaketaren alde bozkatu zuten, hiriaren kudeaketa eredua ezkerrerantz joatea nahi zutela adieraziz. Testuinguru honetan, EH Bilduk herriak adierazitakoari entzunez, Abotsanitzeko Igor Enparan Araneta alkatearen izendapenak gehiengo osoa izan zezan, aldaketaren aldeko bozka eman zuen.

Orain aldaketaren aurrekontuak eztabaidatzeko unea izanik, azaroaren 23ko udalbatzan aldaketaren hasiera gauzagarri egingo duten aurrekontuen alde bozkatuko dugula adierazteaz gain, aurrekontuak aurrera ateratzeko EH Bilduk egin duen lanketa publikoki adierazi nahi dugu eta aurrekontuen alde zergatik bozkatuko dugun adierazi.

Aurrekontuen lanketari dagokionez, EH Bilduk 11 arlotan 82 proposamen egin ditu, guztiek batera 7 milioitik gorako aurrekontu bat superatzen zutenak. Anbizioz jokatu dugu bai, 2024ko aurrekontuez haratago, EH Bilduren legealdiko norabidea adierazten duten proposamenak jarri ditugulako mahai gainean Hondarribia bost ezaugarrietako herria izan dadin: XXl mendeko udala, berdea, berdintasuna helburu, bizia eta bertan bizitzekoa, eta noski, euskalduna.

Egindako proposamenak:

  • Udalaren kudeaketa: udal langilegoaren kontratazioa eredua aldatu, berdintasun teknikaria kontratatu, gardentasuna herritarrekiko harremanetan, etxebizitza leihatila sortu, memoria historikoa landu, eta haurren hiria izan. 40.000€
  • Etxebizitza: etxebizitza hutsen eta ez irrigarrien diagnostikoa egin, hiri lurzoruaren kudeaketa sustatu, PICPUS-eko eraikina udalarena egin, museo etxea, eta Ramery etxea udal eraikin izatea. 150.000€
  • Ekonomia: kontserba fabrika sortzearen azterlana, itsasogintza berdearen azterlana, merkatarien digitalizazio plana, “Hondarribian egina” markaren sorrera, udalak merkataritza lokalak erabiltzeko prest jartzea, hirugarren sektorearen topaketa, turismoaren diagnostikoa eta plana. 790.000€
  • Mugikortasuna: mugikortasunaren berrantolaketa egin Damarri oinarri hartuta, herri busa, bidegorria osatu, aparkalekuen azterlana, kotxearen erabilera murrizteko ekintzak, txirrinden aparkaleku estaliak jarri, moto aparkalekuak sortu, markesina itsasargin jarri, ekitaldi handien kudeaketan mugikortasuna zaindu, udaleko langileen mugikortasun plana burutu, eta txirrinda elektrikoen sustapena. 1.306.000€
  • Ingurumena: argiteri sistema jasangarri eta adimentsuak lehenetsi, eguzki panelak jarri udal eraikinetan, energia kontsumoaren leihatila, energia kontsumorako kooperatibak sustatu, zuhaitzen zaintza, baratzak sustatu, badian “utzita” dauden itsasontzien lanketa, txakurren kudeaketa integrala, Jaizkibeleko basoak udalak eskuratzea, Jaizubian txorien gune bat jartzeko azterlana egitea (Urdaibaikoa eredu), eta klima larrialdia dela eta auzoetan, paduretan eta baratzetan honen eragina aztertu. 1.723.000€
  • Berdintasuna: berdintasun plana egin, emakumeen ahalduntzerako txokoa sortu, ikastaroak, prebentzioa, “emakumeak argitara” beka sortu; eta bullying eta jarrera homofobo zein sexistak saihesteko planak bultzatu aisialdi eta kirol elkarteetan. 620.000€
  • Zaintza: hirugarren adina aktiboa, kasino zaharra birgaitu eta langilez hornitu, kasino zaharraren kanpo aldean bitartekoak jarri, bakarrik bizi direnen diagnostikoa egin, adineko zaintzaileen txokoa sortu, haur ludoteka, haur zaintzaileen datu basea osatu, eta zaintza guztion ardura dela adierazteko kanpaina. 774.000€
  • Osasuna, kirola eta ekipamenduak: osasun mentalaren psiko bonoak eskaini herritar guztientzat, hondartzaren erabilera urte guztian sustatu, kiroldegiko instalazioen berrikuntza, bi jolas parke estali, kirol portuko jolas parkea osatu (pump truck, jolas parke inklusiboa, tirolina), Guadalupen kantina jarri, Guadalupen txirrindak garbitzeko gunea, tirolina, iturriak alde zaharrean, eta dutxa kai zaharrean. 872.000€
  • Kultura: udal kultur eraikinen ordenantza egin, kultur eraikinetako langileak Udalarenak izatea, Euskal Musika ardatz duen festibala, XXI. mendeko Lore Jokoak, Umeen antzerki festibala, euskal dantzaren sustapena, olinpiada txiki nerabeentzat, musika eta dantza eskola publikoa izatea, eta liburutegiaren ordutegi jarraia. 218.000€
  • Ondarea: San Telmo Gazteluaren indusketa ¡rekia, harresiak babestu, arrantzarekin zerikusia duen ondarea babestu eta bildu (eskabetxearen historia, itsasontzien barku genealogikoa), baserrien diagnostikoa eta erabilpen plana, benta zaharraren inguruaren lanketa (benta zaharraren erreplika) eta monumentu megalitokoen katalogoa egin. 170.000€
  • Euskara: UEMA-n sartu, merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko plana, euskara sustatzeko planak martxan jarri, hitzari diru-laguntza, euskara sailean teknikari bat kontratatu eta ikastolaren sorrerari buruzko erreportaia egin. 542.000€

Tokiko gobernuarekin proposamen bakoitza azaltzeko, eztabaidatzeko eta adosteko aukera izan dugu eta tokiko gobernuak aurrekontu orekatuak aurkezteaz gain, exekuzio altukoak izateko nahia adierazi duenez, EH Bilduren proposamen asko oso interesgarritzat jota, lanketa fasean sartuko dira kreditu aldaketetan edo 2025eko aurrekontuetan, hau da, behin lanketa eginda, kontutan izateko. Hauetako batzuk dira: Umeen antzerki festibala, XXl. mendeko Lore Jokoak, Ikastolaren sorrera gogoratzeko 60.

urtemugaren lanketa, udaleko langileen mugikortasun plana, baratzen plangintza, hirugarren sektorearen topaketa, Asturiagako erailketen 50. urtemuga, psiko bonoak...

Negoziaketa fasean ere ikusi ahal izan dugu 2024ko aurrekontuek EH Bildurentzat ezinbesteko diren printzipio batzuei erantzuten dietela, hau da, benetan aldaketaren hasiera ahalbideratzen duten aurrekontuak direla, eta hortaz EH Bildurentzat onargarriak. Hauek dira printzipioak: udal langilegoari dagokionez, azkenean Hondarribiak Berdintasun Teknikari bat izango duelako eta udal langilegoaren egoera ez gardenak eta irregulartasunak albo batera uzteko bideari ekingo zaiola; euskararen aldeko politika argia dutelako, etxebizitza eskubidea gauzatu ahal izateko ekintza ezberdinak martxan jarriko direlako; zaintzen duen herriaren ideiari garrantzia eman nahi zaiolako; Hondarribian lan egiteko aukerak turismotik haratago izatea nahi delako, eta gure kultura eta ondarea aintzat hartzen direlako, memoria historiko eta demokratikoarekin batera.

Gainera, EH Bilduk irudikatzen duen bost ezaugarrietako Hondarribia lortzeko, aurrekontuetan EH Bilduren 8 proposamen zehatz barneratu dira, orotara 120.450€ko partidarekin. Huek dira 82 proposamenetatik onartuak izan diren zortziak:

ETXEBIZITZA Etxebizitza huts eta ez irisgarrien diagnostikoa 18.150€
ENERGIA Udal eraikinetan eguzki panelak jartzeko azterlana 18.150€
ZAINTZA Zaintzaren sentsibilizazio kanpaina 4.000€
ANIMALIAK Akonpainamenduko animalien kudeaketa 15.000€
EKONOMIA Kontserba fabrikaren azterlana 15.000€
BIZIKIDETZA Bakeolarekin jarraitzea 12.150€
MEMORIA Memoria gaien egikaritzea (nafarroa, asturiaga) 138.000€
EUSKARA Euskal komunikabideak sustatzea 20.000

Goian adierazitako guztiarengatik, 2024rako proposatzen diren aurrekontuek, udalaren aldaketarako nahia adierazten dute, urteetan Hondarribiak izan ez dituen aurrekontu feministenak, euskaldunenak eta sozialenak direlako, bizikidetzak eta memoriak ere pisu handia izanik. Guzti horrengatik, azaroaren 23ko aurrekontuen udalbatzan Hondarribiako EH Bilduk aldaketaren aurrekontuei baiezkoa emango die.

Etiquetas: