ELAI Serbitzuak S.L. Enpresako langileek greba egingo dute

imagen

ELA Sindikatua.- Hondarribiko udalaren azpikontrata dira eta lorezaintza lanak egiten dituzte. Martxoaren 21-22-23an greba egingo dute Hitzarmena negoziatzeko orduan edukitzen ari diren oztopoak salatzeko.

2022ko udara baino lehen hasi ziren langileak negoziatu nahiean, eta enpresak luzatu besterik ez du egin. Urrian PRECOan gerturatze saiakera bat egin zen, eta ez zuen emaitzik eman. Azpikontratak esaten du kontratua indarrean dagoela eta bere mozkinak ez dituela arriskuan jarriko langileen mesedetan, eta egiten dituen proposamen guztiek ez dute hobekuntzarik suposatzen langileentzat.

Horrela, azken bileran, otsailaren 22an edukitakoak, enpresaren proposamenak suposatzen zuen langileen lan baldintzak izoztuak gera zitezen hurrengo 10-15 urteetan. Guztiz onartezina.

Horregatik, langileek greba deialdia egin dute datorren asterako eta ELA sindikatuaren babes osoa dute.

Etiquetas: