XXVI. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxak mugetako indarkeria salatuko du

imagen

Urtero Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Martxa antolatzen dutenek -SOS Arrazakeria Gipuzkoa, Medicusmundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKE Koordinakundea- martxoaren 21ero ospatzen den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Egunaren arrazoiz prentsaurrekoan jakinarazi dute, datorren igandean, martxoak 19, XXVI. Martxa ospatuko dela, 11:30etan Pasaiatik abiatuz eta 13:00ak aldera Donostiara helduz.

HILMUGAK. Mugetako indarkeriaren aurka

Martxa babestu duten erakundeak 48 izan direla jakinarazi zaie. “Hilmugak” lelo nagusi bezala izanik, egungo asilo eta migrazio politikek eragiten duten mugetako indarkeria salatu nahi da eta.

Martxara batu diren erakundeek ez dute bizitzeko eskubidea eta asilo eskubidea bezalako oinarrizko eskubideen urraketen konplize izan nahi, eta horregatik, hiritarrei EBera modu seguru eta legal batetan iristea ahalbidetuko duten neurriak eskatzeko mobilizatzera gonbidatzen diete.

46.622

Mundu osoko mugetan hildako pertsonen kopurua da, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak 2004tik 2022ra ematen duena. Horietatik 30.000 Mediterraneoan. “Heriotza dokumentatuez ari gara soilik, eta horrek benetako zifra are handiagoa dela ziurtatzen du. Eta non dago muga? Zenbat gehiago beharko dira neurriak hartzen hasteko?”, salatzen dute Martxa babesten duten erakundeek.

Inongo demagogia zantzurik gabe, baieztatu dezakegu Europar Batasuneko gobernuek kanpoko mugak itxiak izaten jarraitzea dela, nazioarteko babesaren bila edo esplotazio- eta miseria-egoeretatik ihesi Europan sartu nahi duten pertsonen heriotza gehienen erantzulea, mundu mailan”, baieztatzen dute Martxaren antolatzaileetako bat den SOS Arrazakeriatik.

Paradoxa galanta! Europar Batasuna, hainbestetan bere herritarrei ongizate- eta askatasun-maila handiena eskaintzen dien esparru politikoa dela uste duen berdin hori da, era berean, turisten edo negozio-jendearen kategoriakoak izan gabe bertara sartzen saiatzen direnen aurkako sarraski handienaren erantzulea”, Martxa babesten duten erakundeek onartezina ikusten duten egoera.

Ezbehar horri soraio, pertsona hauek pairatutako zailtasun guztien ondoren, Europar Batasunak Europako lurraldera iristea lortzen dutenak jazartzen, atxilotzen eta deportatzen ditu. Onartu berri diren migrazio-gidalerro berrien kezka nagusia da Europako lurraldetik irteteko agindua duten pertsonen kanporatzeen ehunekoa handitzea. Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak, Europako hainbat herrialdek koordinatutako deportazio-hegaldiak, Frontex agentzia baliabide gehiagoz hornitzea, hirugarren herrialdeekin egindako akordioak, edozein laguntza ekonomikoetan baldintzak ezarri, herrialde horietako nazionalak izan edo ez kanporatutako pertsonak onartzeko… hauek dira, gaur egun, EBren funtsezko kezka asiloari eta migrazioari dagokienez.

Politika horretan beste urrats bat emanez, EBk kriminalizatu egiten ditu, Italiako gobernua buru dela, biziak salbatzeko ahaleginean Mediterraneoko eremu hilgarrienetara itsasontziak bideratzen dituzten erakunde humanitarioak. Itsas Salbamendu Humanitarioa, Aita Marirekin, da horietako bat.

Eta, erokeria honi gehitu behar diogu, beste kasu batzuetan zuzenean poliziaren ekintzek eragiten dituztela heriotza hauek”, salatzen dute deialdia egiten duten erakundeek. Adibide dramatikoena eta berriena joan den ekainaren 24an gertatu zen, Melillako hesietatik salto egin zuten ehunka pertsona sarraskitu zituztenean dozenaka hildakorekin. Eta Fiskaltzak ikerketa artxibatu du. Aurreko antzeko tragedien jarraipena da, hala nola Tarajalena, Ceutan, joan den otsailaren 4an gogora ekarri zena.

Mugak ixteko politika horien hedapenak Schengengo Itunaren ondoren operatiboak izateari utzi zioten Irun/Hendaia bezalako barne-mugak berreskuratzearen neurri hare zentzugabeagoa ezartzea ekarri du, hildakoen kopurua handitzea eraginez.

Ezin dugu beraien gizatasuna kendu zaien milaka pertsonen heriotza normalizatu -erreklamatzen dute Martxa babesten duten erakundeek-. Hau arrazakeria hutsa da. Europar Batasunaren sorreraren oinarrian dauden oinarrizko eskubideen gero eta hustuketa handiagoa dagoela egiaztatzen da”.

Eskuin muturreko erakundeen tesien garaipena ere bada. Urteak dira Europar Batasuneko gobernuko alderdi gehienek eskuin muturraren tesiak onartzen ari direla, migratzaileak diren eta babes bila aurkitzen diren horiek mehatxu bezala ikusteko -SOS Arrazakeriatik azaltzen dute-. Emaitza paradoxikoa da, eskuin muturreko alderdiek gobernuetara iristeko aukera ematen dieten gero eta babes elektoral handiagoa lortzen dute. Herritar guztien oinarrizko eskubideetan murrizketa handiagoak ematearen ataria da”.

Horregatik guztiagatik, Martxa babesten duten erakundeek, gaur inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dute honako hauek erreklamatzea: Asilo-eskubidea betetzea; gure lurraldean aurkitzen diren migratzaileen erregularizazioa ahalbidetzea; eta benetako harrera politikak aplikatzea.

Beste urte batez, Usandizaga BHIko Publizitate Grafikoko ikasleak izan dira aurtengo Martxaren komunikazio eta salaketa kanpaina sortzearen arduradunak. Kanpaina hau duela aste batzuk hasi zen ondorengo traola hauekin: #ContraLaViolenciaEnLasFronteras #MugetakoIndarkeriarenAurka #ViolenciaEnLasFronteras #MugetakoIndarkeria

XXVI. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa babesten duten erakundeak dira: SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA - MEDICUSMUNDI GIPUZKOA - COORDINADORA DE ONGD DE EUSKADI - ADISKIDETUAK - AGISAS - AMHER - ARRATS - ADECO - BAKE EKINTZA ANTIMILITARISTA - BEHAR BIDASOA - CASA DE LAS MUJERES-EMAKUMEEN ETXEKO ELKARTEA - DARKUM - DENON ELKARTEA - DONOSTIAKO SAHARAKO LAGUNEN ELKARTEA - ECONOMISTAS SIN FRONTERAS - EHIERA - ELA SINDIKATUA - ELAN-EUSKADI ONGD-GGKE - EMAÚS FUNDACIÓN SOCIAL - ENRAÍZA DERECHOS - ESK SINDIKATUA - ESPERANZA LATINA - ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOA - FISC EUSKAL HERRIA - FUNDACIÓN PAZ Y SOLIDARIDAD DE EUSKADI - HAURRALDE FUNDAZIOA - KOLORE GUZTIAK - LAB SINDIKATUA - LOIOLA ETXEA - MALEN ETXEA - MUGARIK GABE - MUNDU BAKEAN - MUGEN GAINETIK - MUNDUBAT - ONGI ETORRI ESKOLARA - ONDOAN TOPAGUNEA - ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK - PEÑASCAL KOOPERATIBA - PROCLADE-YANAPAY - RED ATENEA - SETEM HEGO HAIZEA - STEILAS - TAU FUNDAZIOA - TERCERA EDAD PARA EL TERCER MUNDO - UME ALAIA - USANDESIGN - ZEHAR ERREFUXIATUEKIN - ZERO POBREZIA

Etiquetas: