HONDargia, Hondarribiko txokoak argituz, denok seguru senti gaitezen

Logo Emeki

Emeki Elkartea.- Proiektu honek Hondarribiko Udalerrian pertsona guztien, eta bereziki emakumeen, segurtasuna arriskuan jar ditzaketen eremuak identifikatzea du helburutzat. Edozein lagun hirian zehar lasaitasunez ibiltzeko aukera bermatu nahi dugu.

Proiektuak hiriko auzo eta eskola ezberdinetako hainbat datu eta iritzi esanguratsuen bilketa(N) eta azterketan oinarrituko da. Gure lana hortik abiatuta, egungo erronkei aurre egiteko neurri eta irtenbide eraginkorrak proposatu nahi ditugu.

HONDargia proiektuaren helburu nagusiak 3 dira: espazio publikoen hobekuntza eta horien erabilera egokia aldarrikatzea, hiriko kaleetan segurtasunez ibiltzea eta biztanleria hiri-zaintzan sentsibilizatzea.

Helburuak lortzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da. Horretarako gure webgunean, galdetegi bat jarri dugu puntu beltzen inguruan herritarrek duten ideaiak, iradokizunak eta esperientziak partekatzeko eta, elkarlanean, Hondarribi hiri segurua sortu dezagun. Puntu beltz hauek, ikusgarritasun baxua, edo argi falta duten tokiei egiten dute erreferentzia. Baita ere bazter utzitako zonaldeei eta herrian zehar ibiltzea arriskutsu bihurtzen duten beste espazioak.

Proiektu honek gure hiriko hainbat inguru nabarmen hobetuko dituela uste dugu eta ondorioz herritarrok dugun segurtasun sentipena handituko da. Elkarrekin etorkizun hobea eta seguruagoa lor dezakegu pertsona guztiontzat.

Emeki Elkartea emakumeen ahalduntzea sustatzen duen elkarte feminista da. Emakumeen kultura maila goratuz, gizartean parte hartzea bultzatuz eta nork bere gaitasunak garatuz, emakumeon berdintasuna sustatzea du helburu.

2012an, Emeki Elkarteak "HONDARRIBIA EMAKUMEEN IKUSPEGITIK" txostena bultzatu zuen. Murgibe Aholkularitzak egindako txostenean, Hondarribiko hainbat arazo, trafiko eta segurtasun gaiak bildu eta aztertu ziren, 30 puntu beltz baino gehiago identifikatuz.

10 urte ondoren, horietako gehienak ez dira oraindik kontutan hartu. Txosten horretan atzemandako informazioa eta beharrak berreskuratzeko, berrikusteko eta eguneratzeko asmoarekin, jaio da HONDargia.

Etiquetas: