Huelga indefinida de las y los trabajadores de la empresa Smart Delivery Routes (SDR) subcontrata de Amazon

imagen

ELA Sindikatua.- (SDR) enpresako langileek greba mugagabea deitzea erabaki dute batzarrean, maiatzaren 23tik aurrera, lanpostuen defentsan.

Enpresa Amazonen azpikontrata bat da, multinazionalak Gipuzkoan duen paketeria banatzen duena. Plantilla 61 pertsonak osatzen dute eta SDR enpresak ERE bat egiteko prozedura hasi du, pertsona guztien kaleratzea dakarrena.

SDR, Amazonek Gipuzkoan bere paketeria banatzeko azpikontratatuta dituen 3 enpresetako bat da. Bertan, lanaldi desarautuak dituzten miseriazko soldaten baldintzak gailentzen dira.

SDRn hauteskunde sindikalak egin ziren abenduan, eta bertan Enpresa Batzorde bat aukeratu zen, ELA sindikatuko 5 pertsonaz osatua. Otsailean enpresarekin akordio batera iritsi zen enpresa-batzordea, dauden lan-baldintzak duintzeko, Gipuzkoako salgaien garraioaren hitzarmena aplikagarri izan dadin, hau da, langileek jasotzen zituzten soldatak % 38 igo ziren.

Apirilean, SDRk langile guztiak kaleratzeko erabakia jakinarazi zuen. Hauteskunde sindikalak egin eta handik lau hilabetera eta lan-baldintzak duintzeko akordioa lortu eta bi hilabetera, SDRn lan egiten duten pertsona guztiak kaleratzeko erabakia hartu da. Argi dago erabaki horren atzean Amazon multinazionalaren eskua dagoela, Kaleratzeko erabakia hartzen duena dela, eta SDRk duela betearazpen-eginkizuna.

Guztiz onartezina da SDRn lan egiten dugunontzat onartzea Amazonek lan ereduak ezarri behar dituela Gipuzkoako langileok izango ditugun lan-baldintzetan. Amazonek miseriazko soldatetan oinarritutako lan-baldintzak inposatzen dizkie azpikontratei, lanaldi erabat desarautuekin eta baldintza horiek duintzea lortzen denean, SDRn gertatu den bezala, Amazonek hartzen duen erabakia kaleratzea da, zerbitzua beste enpresa bati azpikontratatzeko, lan berdina egingo duena, baina miseria egoeran.

Amazonen lan eredua salatzen dugu eta lan-baldintzak hobetzeko askatasunarekiko errespetua eskatzen dugu eta gizarteari, oro har, Amazonek bere negozio-eredua aplikatuz sortzen ari duen perbertsioa helarazi nahi diogu. Azpikontratatutako enpresetan lan egiten duten pertsonak eredu neoliberalaren esklabo berriak dira.

Etiquetas: