Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren egun biziak

Manifestación pensionistas

Joan den larunbatean amaitutzat eman zuten joan den martxoaren 13tik antolatu zuten itxialdi-baraualdia, manifestazio jendetsu batekin. Eta gaur plazetan jarraituko dute euren aldarrikapenekin.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren komunikatua

Euskal Herriko milaka gizon eta emakume kalera atera gara pentsio publiko, duin, zuzen eta nahikoen alde eta 1080 euroko gutxieneko pentsioaren alde.

Borrokatzea merezi duela eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bizirik eta indartsu jarraitzen duela ziurtatu dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu manifestazioan parte hartu duten erakunde sozial eta sindikal guztiei, eta mobilizazioetan jarraitu nahi dugu helburuak lortu arte.

EHPM bost urte baino gehiago daramatza 14 ordainsaritan 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen, pentsionista batek zahartzaroan bizitza duina izateko oinarrizko diru-sarrera eta pentsioen genero-arrakala murrizteko neurri eraginkorra delakoan.

Adinekoentzako eta pentsiodunentzako gutxieneko diru-sarrerak bermatzea EAEko eta Nafarroako gobernu eta erakundeen ardura ere bada, eta hala eskatu dugu behin eta berriz, gutxieneko pentsioa 1080 eurotan osatzeko eskatuz.

Pentsiodunok, lan-bizitza oso baten ondoren, erreformaren osteko erreforma gisa ikusten ari gara gure pentsioak murrizten ari direla, eta, beraz, gero eta zailagoa da bizi-maila duina bermatzea, batez ere emakume erretiratuen kasuan, haien batez besteko pentsioak gizonenak baino % 36 txikiagoak baitira. EAEn eta Nafarroan, azken igoera % 8,5ekoa izan ondoren, 167.943 pentsiodunak EAEn eta 51.358 Nafarroan, 1080 eurotik behera daude, eta bereziki emakumeei eragiten diete.

Encierro pensionistas

Bada, energia eta elikagaiak bezalako oinarrizko baliabideen prezioen igoera oligopolio finantzarioen eta energiaren onurak handitzeko erabiltizen ari diren une hauetan, oro har, pertsonek eta, bereziki, adinekoek eta pentsiodunek gure bizi-baldintizak okertzen dituztela ikusten dugu. Gero eta zailagoa da etxebizitzetako erosotasun-baldintzak mantentzea, osasuna, elikadura osasuntsua eta arreta eta zaintza zerbitzuak bermatzea. Pentsioak, soldatak eta zerbitzu publikoak aberastasunaren banaketa desberdinaren paganoak dira, eta politika publikoen bidez aberatsak gero eta aberatsagoak dira gehiengo sozialaren kontura.

Zoritxarrez, onartu berri den pentsioen erreformarako Lege Dekretuak 1080 euroko gutxieneko pentsioa bermatu gabe jarraitzen du, eta EAEko eta Nafarroako gobernuek ere ez dute bermatu.

Lege-dekretu hori, nahiz eta alderdi positiboak izan, pentsiodunen pentsioak eta eskubideak murrizten ari den erreformaprozesu baten parte da. Erreforma horiek, 2011koa bezala, indargabetu egin behar ziren, eta betiko erreforma da.

Hau ez da duela bost urte baino gehiagotik kaleetan eskatzen ari garen erreforma, eta borrokan jarraituko dugu, orain arte egin dugun bezala, duela 5 urte baino gehiagotik borrokatzen ari garen helburuak lortu arte.

    • EAEko eta Nafarroako gobernuek gutxieneko pentsioak 1080 eurora arte osatzea.
    • Gutxieneko pentsioa handitzea, Europako Gutun Sozialaren nahikotasun-irizpideak lortu arte, 1080 eurotik hasita.
    • Pentsioen erreformen murrizketak indargabetzea, 2011koa barne (erretiroa gutxienez 65 urterekin berreskuratzea, 15 urterekin pentsioa kalkulatzeko aldirako)
    • Soldaten eta pentsioen erosteko ahalmenaren galera berreskuratzea eta, horretarako, pentsiven konpentsazioordainsaria berrezartzea.
    • e Soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala desagerrarazteko neurri eraginkorrak. Alarguntza-pentsioaren % 100.
    • 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea.
    • Pentsioak bermatzea kalitatezko enplegua eta soldata duinak sortuz, pentsioven sistema publikoa

 

Berdin dio nork gobernatu, guk pentsioak defendatu

Manifestación pensionistas

Etiquetas: