Hondarribiko udalaren Lorezaintzaz arduratzen diren azpikontratako langileek greba luzatu egingo dute ekainaren 17 arte

imagen

ELA Sindikatua.-Elay Serbitzuak S.L.” enpresarekin hainbatetan hitzordua lortzen saiatu diren arren , enpresak ez du erantzunik eman beraz lan gatazkak aurrera jarraituko du eta arazoa enkistatzen hasia dago.

Udalaren erantzuna ere ez deusa da, enpresarekin hitz egin omen dute, baina langileok ez dugu horren berririk eduki eta arazoari irtenbide bat eman dakiokeen proposamenik ez dugu jaso.

Egoera hau izanik, ez dugu greba ez den beste irtenbiderik ikusten gure Hitzarmen propioa negoziatzeko eta enpresak ebatsi diguna berreskuratzeko.

Beraz, motozerrak zorroztuta jarraituko dugu gure lan baldintzen duintasunagatik borrokan!

Etiquetas: