Trantsizio eko-soziala bultzako 15 proposamen plazaratu ditu BDSKoop-ek

cartel

I. eta II. bizHIRIak jardunaldietan ikasi eta ikasitakoa izan dute oinarri proposamenak egiterako orduan.

Bidasoa Beheko ekonomia soziala eta tokiko garapena sustatzen dituen elkarteak (BDSKoop-ek) II. bizHIRIak jardunaldia antolatu zuen iragan martxoan. Lehena 2022ko apirilean izan zen.

Jardunaldi horien funtsa Bidasoko eskualde-hiri ereduaz jardutea eta trantsizio eko-sozialaz hausnartzea izan zen. Bi hitzaldi antolatu zituzten horretarako: ‘Gure lurraldeak krisi ekosozialaren aurrean. Aukerak eta erronkak’ eta ‘Trantsizioa nola? Eko-feminismoaren eta herrigintzaren iparrak’.

Orain, saio horietan ikasi eta ikasitakoa oinarri hartuta, trantsizioa bultzatzeko 15 proposamen aurkeztu dituzte. Hurrengo taulan ikus daitezke horiek.

cartel

Etiquetas: