ELA Sindikatua.- Bilera eskatu eta 5 asteetara eman zuen data enpresak. Apirilaren 20ean, enpresa eta langileen ordezkariak bilera eduki zuten. Enpresaren eskeintza ez deusa dela iritzirik, langileek asanbladan protestan jarraitzea erabaki zuten. Horretarako, 15 eguneko greba egingo dute maiatzaren 15etik 28 bitartean.
Aurreko aldian, 3 eguneko greba egin zituzten. Greba egin aurretik enpresari biltzeko gonbita egin zitzaion. Ez zuen erantzun eta langileek greba egin zuten. Greba ondoren enpresari deitu zitzaion negoziatzera esertzeko gonbidatuz, eta agenda arazoak argudiatuz, 5 aste atzeratu zuten negoziaketa bilera.
Atzoko bileran enpresak mugimendu minimo bat egin zuen, guztiz ez deusa langileen iritzian. Langileek aldiz, egoera desblokeatu lezakeen mugimendu bat egin zuten, zeinetan udaletxeak ere esku har dezake.
Beraz, maiatza erdialdean greba egingo dute Hondarribiko udaletxearen azpikontratako lorezainek.
Hitzarmen propioa eduki arte borrokan jarraitzeko asmo irmoa dute.
- Egutegia
- 49 irakurketak
- Castellano