Txingidiko Elkarte Feminista.- Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, Txingudiko Elkarte Feministak performance bat egin du larunbat honetan, irailaren 23an, 18:00etan, Irungo Zabaltza Plazan.
20 emakumek parte hartu dute performance batean, txalapartaz lagunduta. Geroago, Pio XII. plazan, elkarretaratze bat egin eta komunikatu bat irakurri da, helburu hauekin:
- Salerosketa eta esplotazioaren biktima diren emakumeen egoera SALATZEKO.
- GURE BABESA EMATEKO bizirik atera duten emakumeen elkarteei,
- Erakunde publikoei honako hau EXIJITZEKO: Emakumeen esplotaziotik dirua lorizen duten pertsonak, enpresak eta mafiak zelatatzeko neurri egokiak har ditzala.
Emakume guztien giza eskubideak errespeta daitezela exijitzen dugu eta emakume bakar bat ere ez dadila zapaldua izan emakume izate hutsagatik.
Eta horrexegatik borroka egingo dugu: ez ditugu begiak itxiko errealitatea deserosoa izan arren
PERTSONEN SALEROSKETARI EZ, ESKLABUTZA SEXUALARI EZ