ITAIAk elkarretaratzea egin du asteburuan egondako erasoa salatzeko

kontzentra ITAIA

Bidasoko Itaia.- Ostiralean Bidasoko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea deitu zuen Irungo San Juan plazan “Indarkeria matxista orori aurre egin” lelopean, asteburuan jazotako erasoa salatzeko.

Erasotuari babesa eskaintzeaz gain, emakume langileak jasaten duen zapalkuntza salatu dute, eta instituzio burgesen mugak azpimarratu dituzte. Gainera, sozialismoaren eraikuntzaren alde antolatzeko deia egin dute.

Etiquetas: